49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Gora jotzeko 23-00063 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Iragarki honen bidez aditzera ematen da gora jotzeko 23-00063 errekurtsoa jarri duela Félix-Castor Zunzarren Fernándezek, Zizur Nagusiko Udaleko zinegotzia den aldetik, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean honako deialdi hau onesteko hartutako erabakiaren aurka: deialdia, obretako ofizial-ehorzlearen, obretako ofizialaren, lorezaintzako beharginaren eta enplegu sozial babestuko monitorearen lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Horregatik, pertsonak edo erakundeak epatzen dira, baldin eta, errekurtsogilearen uziak baietsiz gero, haien eskubide edo interes legitimoak ukitzen ahal badira, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen uzi horiei kontra egiteko, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan.

Zizur Nagusian, 2023ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2302878