91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

76/2021 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

77/2021 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia, urtarrilaren 20ko 6/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zena.

1002/2021 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, oposizio bidez bete daitezen Nafarroako Foruzaingoko agente izateko 57 lanpostu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko.

753/2021 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa prozesurako deia egiten da honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “RTI2018-099371-B-100 (MCIU, AEI, FEDER/UE)”.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita 2021erako, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek ekintza humanitarioko proiektuak egin ditzaten Europako babesaren eta migrazioen arloan. DDBN identifikazioa: 552688.

24E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak, 2021ean kirol instalazioen plana egin dezaten beren eraginpeko eremu geografikoan. DDBN identifikazioa: 553167.

26E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei dirulaguntzak emateko norgehiagokako araubidean, hain zuzen, 2020ko irailaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitarte oso-osorik Nafarroan jokatzen diren kategoria absolutuko liga erregular nazional ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeak izateagatik. DDBN identifikazioa: 554199.

10E/2021 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi bat, egin daitezen merkataritzaren eta turismoaren arloko enpresa diagnostikoak, planak eta analisiak. DDBN identifikazioa: 553214.

11E/2021 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita txikizkako merkatarien taldeak sustatu eta kudeatzeko dirulaguntzen 2021eko deialdia. DDBN identifikazioa: 553424.

45E/2021 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzen deialdia onesten duena, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruaren arabera, 2021. urteari dagokionez. DDBN identifikazioa: 555293.

494E/2021 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bitartez onesten baitira besteren konturako langileei dirulaguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak, laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazio bidez. DDBN identifikazioa: 552886.

21E/2021 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita “Nafarroako unibertsitateen katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2021. urtea” izeneko deialdia eta 75.000 euroko gastua baimentzen baita. DDBN identifikazioa: 553051.

721/2021 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, NZINATECH proiektuari atxikitako doktoretza ondoko 2 laguntzaren deialdia onesten duena.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 10ean hartua, zeinaren bidez, Itzagaondoko, Urrotz-Hiriko, Longidako eta Agoizko udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko proiektuan azaltzen diren zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisikoko abelbideak badirela adierazten baita.

21/2021 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko deialdiak garatzeko jarraibideak ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

256E/2021 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Ezkarozeko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, 2. poligonoko 140. lurzatian. Sustatzailea Andrés Hualde Udi da.

258E/2021 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Arroizko hirigintzako udal planeko aldaketa egituratzaile bati buruz, 1. poligonoko 308. lurzatian. Sustatzailea Mariano Calvo da.

259E/2021 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Allin ibarreko udal plan orokorreko aldaketa egituratzaile bati buruz, 9. poligonoko 274A eta 324. lurzatietan. Sustatzailea Munartea Explotación Agropecuaria SL da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, Antsoaingo Udalerako polizia-agentearen plaza bat eta Berriozarko Udalerako bi plaza oposizio-leihaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

BERRIOBEITI

Deialdia, kultura-teknikari koordinatzailearen lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, B mailakoa eta euskarako derrigorrezko hizkuntza eskakizunarekin, aldi baterako lan-kontratuarekin ari dadin

FALTZES

Deialdia, udaltzain lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

ZANGOZA

Juan Francés de Iribarren Udal Musika Eskolako Patronatua.
Lan publikoaren eskaintza

TEBAS

Baietsita berraztertze-errekurtsoak, ezarritakoak zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka

Eskabideak aurkezteko epea luzatzea, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

EGUESIBAR

Interesdunen epatzea, 20-01959 gora jotzeko errekurtsoan, Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak 2020ko urriaren 20an hartutako erabakiaren aurka jarria. Erabaki horren bidez onetsi zen udaltzain agentearen 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, administratzaile lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko. Epaimahaiaren aldaketa

Deialdia, administratzaile lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Xehetasun-azterketa, UE 3 unitatean. Hasierako onespena

ANDOSILLA

Aldaketa, Asteroko azoka txikia arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

ARROITZ

Aldaketa egituratzailea 2. poligonoko 976-1. lurzatian. Hasierako onespena

AZAGRA

1. poligonoko 1215. lurzatiaren atzeko zatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

BARBARIN

Ordenantza, eguzki energia biltzeko instalazioak arautzen dituena. Behin betiko onespena

BAZTAN

Xehetasun-azterketa 16. poligonoko 697. lurzatian.
Hasierako onespena

CAPARROSO

Desorekak eta akats materialak zuzentzea UE-R4 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuan. Behin betiko onespena

CASTEJÓN

Ordenantza, larrialdi sozialeko eta/edo parte-hartze prozesuetarako laguntza ekonomikoak arautzen dituena

OLTZA ZENDEA

Hiri-jarduketarako plan berezia Ororbiako 3. poligonoko 52, 53, 406, 407, 408, 409, 410, 412 eta 413 lurzatien exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

CORELLA

Birpartzelazioaren behin betiko likidazioa, AR1eko UE4 unitatean. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa, AR1eko 3.7 unitatean, 7. poligonoko 309.etik 320.era bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Zubiriko 364. lurzatian. Hasierako onespena

FUNES

Aldaketa, La Dehesa-Los Llanos Plan Bereziko Arau Subsidiarioetako hirigintzako egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena

ITURMENDI

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 517. lurzatiko A azpieremuan. Hasierako onespena

ITZAGAONDOA

Ordenantza, Itzagaondoko bide sarearen erabilera eta mantentze-lanak arautzen dituena. Hasierako onespena

Aldaketa, Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

LEGARDA

Udal ordenantza, kutsadura akustikoaren eta bibrazioen aurka babestekoa. Behin betiko onespena

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Birpartzelazio proiektua, Udal Planeko
AR-US-1.2 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

LUKIN

Herri-lurraren desafektazioa, akueduktu-zortasuna ezartzeko
eta karga eratzeko 1. poligonoko 161. lurzatian (Bortondia alderdia)

MARTZILLA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

MURCHANTE

Nahitaezko desjabetzea 3. poligonoko 1489. eta 1492. lurzatietan, hezkuntzako sistema orokorrerako. Jendaurrean jartzea

MURILLO EL FRUTO

Herri-lurren desafektazioa, 1. poligonoko 18. lurzatiko
J azpilurzatian, ondoren 4. poligonoko jabetza partikularreko
1806. lurzatiaren truke emateko

OTSAGABIA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 391. lurzatian. Hasierako onespena

Hirigintza-hitzarmena, U.A-1 (5-6) exekuzio unitatea kudeatzeko

Herrigunean mugikortasuna arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Hirigintza-hitzarmena, urbaniza dadin iparraldeko sarbidea hobetzeko sistema orokorra

U.A-1 (5-6) exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Otsagabiko U.A-1 (5-6) exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

OLAZTI

SG-V2 sistema orokorrerako Udal Plan Orokorraren
zehaztapen xehatuak aldatzea. Hasierako onarpena

IRUÑA

Hitzarmena, Iruñeko Udalaren jabetzako L-48.4 lurzatiaren ehuneko zatiezina –ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremua birpartzelatzearen ondoriozkoa– zuzenean besterentzeko. Hasierako onespena

Urbanizazio proiektua, Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetan. Behin betiko onespena

Deialdia, 2021ean irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuak egin ditzaten. Laburpena

Deialdia, 2021ean LGTBI taldeei dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubideari jarraikiz. Laburpena

Aldatzea 8. araua, haur eskoletako hezkuntza- eta laguntza-zerbitzuarengatik ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituena. Behin betiko onespena

SAN ADRIÁN

Aldaketa, Eremu publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

VALTIERRA

Xehetasun-azterketa, 10. poligonoko 610. eta 611. lurzatietan. Hasierako onespena

DEIERRI

Gorozingo UE-GRO-7 unitatea birpartzelatzeko proiektua. Hasierako onespena

ZABALTZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio unitatearen 2B lurzatian. Hasierako onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia, Arraitzako 4. poligonoko
48. eta 109. lurzatietan. Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, merkataritza-establezimenduen errotulazioan euskara erabiltzeko dirulaguntzen deialdiarena

Euskara ikastaroak egiteko dirulaguntzen deialdi
publikoa 2020-2021 ikasturterako. Laburpena

Dirulaguntzen deialdia euskarazko 2021eko udalekuetarako
(D eredua). Laburpena

OTEITZA

Eraikinak zaharberritzeko Udalaren laguntzak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Garraioaren Hiria (3. eta 4. faseak) eta Elorzko industrialdea hornitzeko proiektua. desjabetzea

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena