91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

721/2021 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, NZINATECH proiektuari atxikitako doktoretza ondoko 2 laguntzaren deialdia onesten duena.

2020ko abuztuaren 18an 948504 zenbakiko Grant Agreement sinatu zen Europako Batzordearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean, NZINATECH proiektua finantzatzeko. Proiektuaren ikertzaile nagusia Iñigo Liberal da.

Ikusirik Ikerketako errektoreordeak egindako proposamena.

Ikusirik Aholkularitza Juridikoaren txostena.

Ikusirik kreditu erreserbaren ziurtapena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Aurrekoagatik guztiagatik, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 20. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea “NZINATECH proiektuari atxikitako doktoretza ondoko 2 laguntzaren deialdia, ebazpen honen eranskinean adierazitako oinarriekin bat etorriz.

Bigarrena.–Deialdi honek sortzen duen gastua baimentzea, 90.000 euroko gehieneko kopururaino bi laguntzentzat.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2021eko eta 2022ko ekitaldietarako duen Gastuen Aurrekontuetako partiden kargura ordainduko da.

–2021.

30.31.13.8702 - 131.10 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 38.621,18 euro.

30.31.13.8702 - 160.00 Gizarte Segurantza 12.590,48 euro.

–2022.

30.31.13.8702 - 131.10 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 29.795,14 euro.

30.31.13.8702 - 160.00 Gizarte Segurantza 8.993,20 euro.

Hirugarrena.–Laguntza emateko ebazpenean, beharrezkoak diren aurrekontu doikuntzak eginen dira doktoretza ondoko kontratua noiz hasten den kontuan hartuta.

Laugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Ikerketako errektoreordeari, Iñigo Liberal Olleta NZINATECH proiektuko ikertzaile arduradunari, Aurrekontu eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Zerbitzuari eta Kontuhartzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitara dadila agintzea.

Era berean, Ikerketa Zerbitzutik Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez eta Europako Batzordearen Euraxess Jobs atariaren bidez zabalduko da.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta haren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 26an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

NZINATECH proiektuaren esparruko doktoretza ondoko bi laguntzaren deialdia

(Martxoaren 26ko 721/2021 Ebazpenaren eranskina)

NZINATECH ikerketa-proiektuaren helburua doktore gazteak prestatzea da. Doktore horiek ikerketa-lanak eginen dituzte proiektu horren esparruan, espezializazio- eta hobekuntza-maila ona lortzeko.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak 22. artikuluan jasotzen du Espainiako Zientzia eta Teknologia Sisteman sartzeko kontratua izeneko aldi baterako kontratu modalitatea.

I. kapitulua

Deialdiaren xedea eta modalitateak

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da 2 doktore aukeratzea, NZINATECH proiektuari atxikitako doktoretza ondoko laguntza baten onuradun izanen direnak.

2.–Laguntza modalitateak.

NZINATECH proiektuari atxikitako doktoretza ondoko 2 laguntzaren deialdia deialdian dauden xedapen komunek eta berariazkoek arautuko dute, eta laguntzak emateko behar besteko aurrekontua behar da. Deialdian laguntza hauek daude:

–Doktoretza ondoko 1. laguntza: Laguntza 1 gai honetan: argiaren eta materiarena arteko interakzioen modelaketa teorikoa egitura nanofotonikoetan.

–Doktoretza ondoko 2. laguntza: Laguntza 1 gai honetan: optika integratuko gailuen karakterizazio sistema baten garapen esperimentala.

3.–Eskatzaileen betebeharrak.

3.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza ondoko ikertzaileak prestatzeko laguntzen helburu nagusiak honako hauek dira: doktore-titulua duten eta doktoretza ondoko beka edo laguntzen onuradun izan ez diren ikertzaileen ikerketa-gaitasuna sustatzea, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluaren arabera, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikerketa-jarduera areagotzea.

3.2. Guztientzako betebeharrak:

a) Nanofotonikan eta/edo optika integratuan doktorea izatea.

3.3. Betebeharrak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

4.–Laguntzen araubide juridikoa.

4.1. Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezarritakoak izanen dira, baita aplikatzekoa zaien legeria indardunean ezartzen den beste edozein ere.

4.2. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu kontratuak.

4.3. Bi laguntzak ikerketa-proiektuaren arduradunak zuzenduko ditu, eta laguntzen onuradunak Antenen Ikerketa Taldean eta Smart Cities Institutuan sartuko dira.

4.4. Deialdi honetan jasotzen diren laguntzek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak gerora Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

4.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza edo beka batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, betiere Ikerketako errektoreordeak horretarako baimena ematen badu:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G proiektuetako parte-hartze baimenduak, eta abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aplikatuz egindako kontratuak (apirilaren 14ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen aipatu legea).

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Ikerketako errektoreordearen arabera emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez dioten jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak.

5.–Eskaerak aurkezteko forma eta epea.

5.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos/todos/instancia-general, edo Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokor fisikoan, Arrosadiko campusean z.g., edo Tuterako Campusean, Tarazonako etorbidea z.g., astelehenetik ostiralera eta 08:30etik 14:30 arte, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluaren b apartatuan eta hurrengoetan aipatzen diren bitarteetako edozeinen bidez.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea).

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Izangai bakoitzak deialdi honetako laguntza bakar baterako aurkezten ahalko du eskaera. Hautagai batek eskabide bat baino gehiago aurkeztu badu, lehenbizi aurkeztutakoa bakarrik hartuko da kontuan.

6.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

a) Inprimaki normalizatua, unibertsitatearen webgunetik deskargatzen ahal dena. Eskaera bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu beharko da Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera. Inprimaki honetan, deialdiko bi laguntzetatik (doktoretza ondoko laguntza 1 edo doktoretza ondoko 2 laguntza) zeinetara aurkezten den adieraziko da. Izangaiek deialdiko bi laguntzetako baterako bakarrik egiten ahalko dute eskaera.

b) Merezimenduen zerrendaren inprimakia (laburpena). Helbide berean dagoena:

Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik. Merezimenduak aurkeztu eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Doktore tituluaren aurreko tituluaren fotokopia.

e) Doktore tituluaren fotokopia edo eskatu izanaren egiaztagiria.

Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egonen, baina hala dela adierazi beharko dute idazki batean. Idazki horretan, zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen identifikatu behar dute.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatziak badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

7.–Hautapen batzordeak.

Hautapen Batzordeak hautatuko ditu izangaiak. Kide hauek izanen ditu:

–Iñigo Liberal Olleta (burua).

–Iñigo Ederra Urzainqui.

–Juan Carlos Iriarte Galarregui.

8.–Hautatzeko irizpideak.

Atal honetan ezarritakoari jarraikiz hautatuko dira hautagaiak:

–Eskatzailearen curriculuma (80 puntu, gehienez ere)

• Doktoretza ondoko 1. laguntza: I. eranskinean ezarritakoaren arabera.

• Doktoretza ondoko 2. laguntza: II. eranskinean ezarritakoaren arabera.

–Elkarrizketa pertsonala (20 puntu gehienez ere)

• Izangaiek irakasgaiaren gainean duten ezagutza, emaitzak jendaurrean aurkezteko gaitasuna eta hizkuntzak jakitea ebaluatuko dira. Laguntzetako bakoitzean puntuazio handieneko curriculuma duten hiru eskatzaileei bakarrik eginen zaie elkarrizketa.

Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 65 puntu da.

9.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

9.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, gehienez ere hilabeteko epean, tramitera onartutako eta eskatutako laguntzarako ezarritako eskakizunen bat ez egiaztatzeagatik edo eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda onetsiko da, Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/tablon-electronico?opcion=2. Ebazpen horretan 5 egun balioduneko epea emanen zaie eskatzaileei, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hautemandako akatsak zuzendu edo erreklamazioa aurkez dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ez da tramitera onartuko.

9.2. Hautapen Batzordeak aurkeztu diren erreklamazioak ebatziko ditu, eta Ikerketako errektoreordeari bidaliko diote tramitera onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko proposamena. Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, eta, bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

9.3. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratzen denetik gehienez ere bi hilabeteko epean, Hautapen Batzordeak proposatuta eta Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, puntuazioak eta laguntzen behin-behineko esleipen proposamena onartuko dira. Ebazpena Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, eta, bertan, gehienez ere 5 egun balioduneko epea emanen zaie interesdunei erreklamazioak aurkezteko, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

9.4. Hautapen Batzordeak erreklamazioak ebatziko ditu, eta puntuazioak eta behin betiko esleipen proposamenak onetsi, eta behar den proposamena bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, deialdi honetako laguntzen behin betiko puntuazioak eta esleipenak onetsiko dira. Ebazpen hori Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, eta, bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

9.5. Iragarki-ohol elektronikoan argitaratzea da Nafarroako Unibertsitate Publikoak onarturiko publizitate tresna bakarra. Hala ere, interesdunei posta elektronikoz jakinarazten ahalko zaie, modu osagarrian eta ez-ofizialean.

10.–Kontratuaren baldintzak.

10.1. Laguntzak jaso ahal izateko, Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Espainiako Sistemarako Sarrerarako kontratu bat eginen dute onuradunak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.

10.2. Kontratua lanaldi osokoa eta urtebetekoa izanen da, eta urtez urte luzatzen ahalko da, egindako jarduerari buruzko laguntzaren zuzendariaren aldeko txostena jaso ondoren, eta aurrekontuan dirurik baldin badago.

Hasiera batean, kontratuak eta haien luzapenak ez dira hiru urte baino gehiagokoak izanen.

Salbuespen gisa, aurrekontuetan dirurik baldin badago, laguntza baten kontratua laugarren urtez luzatzen ahalko da, egindako jardueraren gainean zuzendariaren aldeko txostena jaso ondoren.

10.3. Bi laguntza horien urteko diru-zuzkidura gordina 33.103,84 eurokoa izanen da. Hileroko zenbateko horretatik nahitaezko kotizazioari dagokion kuota kenduko da, eta Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, lege indardunetan ezarritako moduan.

11.–Onuradunen betebeharrak.

11.1. Onuradunak laguntza onartzeak berekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak ere onartzea, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

11.2. Onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

–Laguntzaren helburuko ikerketa-lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, orduan sartzen ez badira, laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Ataletik kontratua sinatzeko jakinarazpena jasotzen den egunaren hurrengo 5 egunetako batean sinatzen ez bada.

–Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, laguntzaren zuzendariaren oniritziarekin, sarrera atzeratzeko baimena eman dezake, horretarako larritasun handiko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun arrazoiak ez dira ezinbesteko kausatzat jotzen lanean hasteko eguna atzeratzeko.

–Laguntza atxikita daukan ikerketa-taldean beren lana aprobetxamenduz egitea.

–Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, laguntzaren zuzendariak ontzat emanak.

–Laguntzak iraun duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan agerraraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako finantzaketa izan dutela.

–Kontratua bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, laguntzaren zuzendariak ontzat emana, lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera.

11.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzuli behar izatea, beharrezkoa bada, hala agintzen baitu dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak. Laguntza hauen deuseztapena, ezeztapena eta, bidezkoa bada, itzulketa Ikerketako errektoreordearen ebazpen baten bidez onetsiko dira.

11.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek laguntzari uko egiteko idazkia bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari, eta, bertan, horretarako arrazoiak eman.

11.5. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile edo asmatzaile eskubideak aitortuko dizkie lortzen lagundu duten emaitzen gainean, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan.

12.–Onura sozialak.

Sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte laguntzen onuradunek.

13.–Irakaskuntza.

13.1. Laguntza hauen onuradunek zilegi dute baimena eskatzea Unibertsitateko sail batean prestakuntzarako xedez irakaskuntza-lanetan laguntzeko, betiere laguntzaren zuzendaria eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Urtean laurogei ordu har ditzake gehienez lankidetza horrek.

13.2. 2018ko maiatzaren 30eko Gobernu Kontseiluak onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da Laguntza Administratiborako Unitatean, aipatu prozeduran ezarritakoaren arabera.

14.–Laguntzak etetea.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22 c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako egoeretan eten eginen da kontratuaren denboraren konputua: aldi baterako ezgaitasuna, arrisku handiko haurdunaldia, amatasuna, adopzioa edo harrera, arriskua bularra ematean eta aitatasuna.

Aldi baterako ezgaitasunen kasuan, kontratua luzatzeko eskatzen ahalko da baldin eta aldi baterako egoera horrek hiru hilabete edo hortik gora irauten badu, eta, gainerako kasuetan, etena sortu duen egoerak zenbat denbora irauten duen, kontratua denbora hori luzatuko da. Luzapena soilik ematen ahalko da baldin eta laguntza behar bezala aprobetxatzen ari dela dioen aldeko txostena eta behar besteko aurrekontua badaude, eta kontratua bukatu baino bi hilabete lehenago eskatzen bada beranduenez.

15.–Datuen babesa.

Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduaren gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Tratamendu honen xedea ikerketaren kudeaketa administratiboa da, eta bere oinarri juridikoa, botere publikoa baliatzea eta interes publikoa betetzea, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduko 6.1.e) artikuluaren arabera. Zehazki, xedea ikertzaile gazteak prestatzea da, urtero ikertzaileak prestatzeko laguntzen deialdia eginez prestakuntzan dauden ikertzaileen lana sustatzeko.

Tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da, eta interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es helbideaz baliatuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoko 11. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera

NUPek identifikazio- eta harreman-datuak, sinadura, merezimenduen zerrenda eta titulazioari, kalifikazio akademikoari, curriculumari eta ikerketa-jarduerari buruzko datuak tratatuko ditu. Era berean, esleitutako laguntza eta horren onuraduna NUPen iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira, aurreikuspenen arabera. Azkenik, bankuko datuak ere tratatuko dira onuradunei ordainketak egiteko.

16.–Ikerlanak argitaratzea.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan ere.

Era berean, Ikerketa Zerbitzutik Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez eta Europako Batzordearen Euraxess Jobs atariaren bidez zabalduko da.

17.–Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Doktoretza ondoko 1. Laguntzarako izangaien
curriculuma balioesteko baremoa

KATEGORIAK

Argitalpenak

35

Biltzarrak

15

Ikastaro eta mintegietako parte-hartzea

10

Egonaldiak

5

Sariak

15

EKARPENA

PUNTUAK

MAILA

PUNTUAK

1

JCR artikuluak Q1-en

2.5

Argitalpenak 7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean

35

2

JCR artikuluak Q2-n

1

3

JCR artikuluak Q3-n

0

4

JCR artikuluak Q4-n

0

5

Txosten gonbidatuak nazioarteko biltzarretan

1

Biltzarrak 7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean

15

6

Txosten gonbidatuak nazioko biltzarretan

0,25

7

Nazioarteko biltzarretako komunikazioak edo posterrak

1

8

Komunikazioak edo posterrak nazioko biltzarretan

0,25

9

Ikastaroak eta mintegiak

Puntuazioa, gehienez ere

10

10

Egonaldiak

Puntuazioa, gehienez ere

5

11

Sariak

Puntuazioa, gehienez ere

15

(*7) Atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean.

–Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak:

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Argitalpenak, komunikazioak eta txostenak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatu behar da. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpenak balira bezala puntuatuko. Biltzarretara joatea baina entzule gisa prestakuntza ikastaroen atalean hartuko da kontuan.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

• Argitalpenak: 35 puntu, gehienez ere. Ekarpenak honela balioetsiko dira: artikuluak aldizkarietan Q1-en, puntu 2.5; Q2-n, 1 puntu; Q3-n, 0 puntu, eta Q4-n, 0 puntu.

• Biltzarretan parte hartzea (komunikazioak edo posterrak biltzarretan): 15 puntu, gehienez ere. Ekarpenak honela balioetsiko dira: nazioarteko biltzarretarako txosten gonbidatuak, 1 puntu; nazioko biltzarretarako txosten gonbidatuak, 0.25 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 1 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0.25 puntu. Biltzarretako txostenen kasuan, gonbidaturik egiten badira, beharrezkoa da biltzarreko gonbidapena agiriz egiaztatzea.

• Egonaldiak ikerketa zentroetan: 5 puntu, gehienez ere. Jatorrizkoa ez den erakundean egindako egonaldia balioetsiko da, puntu 1 hilabete bakoitzeko. Egonaldia egin dela eta haren iraupen osoa egiaztatu behar da.

• Prestakuntza ikastaroak: Gehienez ere 100 ordu frogatzen dituzten prestakuntza ikastaro eta mintegietara joatea baloratuko da, betiere horien gaiak ikerketa lerroari egokitzen bazaizkio. 0.1 puntu emanen dira ordu bakoitzeko.

• Sariak: 15 puntu, gehienez ere. Saria hitzaldi baterako ekarpen onenari: 2.5 puntu. Editorearen iradokizun gisa aukeratutako artikulua: 2.5 puntu. Aldizkariaren azalerako aukeratutako artikulua: 2.5 puntu. Urteko iradokizun gisa aukeratutako artikuluak: 5 puntu.

Azkenik, atal bakoitzean lortutako puntuazioak batuko dira.

II. ERANSKINA

Doktoretza ondoko 2. Laguntzarako izangaien
curriculuma balioesteko baremoa

KATEGORIAK

Argitalpenak

25

Biltzarrak

15

Ikastaro eta mintegietako parte-hartzea

10

Egonaldiak

5

Lan esperientzia

25

EKARPENA

PUNTUAK

MAILA

PUNTUAK

1

JCR artikuluak Q1-en

2.5

Argitalpenak 7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean

25

2

JCR artikuluak Q2-n

1

3

JCR artikuluak Q3-n

0

4

JCR artikuluak Q4-n

0

5

Txosten gonbidatuak nazioarteko biltzarretan

1

Biltzarrak 7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean

15

6

Txosten gonbidatuak nazioko biltzarretan

0,25

7

Nazioarteko biltzarretako komunikazioak edo posterrak

1

8

Komunikazioak edo posterrak nazioko biltzarretan

0,25

9

Egonaldiak

Puntuazioa, gehienez ere

5

10

Lan esperientzia

Puntuazioa, gehienez ere

25

11

Prestakuntza ikastaroak

Puntuazioa, gehienez ere

10

(*7) Atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean.

–Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak:

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Argitalpenak, komunikazioak eta txostenak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatu behar da. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpenak balira bezala puntuatuko. Biltzarretara joatea baina entzule gisa prestakuntza ikastaroen atalean hartuko da kontuan.

Proiektuak: beharrezkoa da eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa edo lan taldekoa dela egiaztatzea, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izanen proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako frogagiriak.

Kontratuak: LOUren 83. artikuluaren arabera egindako kontratuetarako atxikipenak balioetsiko dira soilik, betiere taldekide gisa agertzen badira kontratuaren testuan edo beka edo lan kontratu bat izan baldin badute.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

• Argitalpenak: 25 puntu, gehienez ere. Ekarpenak honela balioetsiko dira: artikuluak aldizkarietan Q1-en, puntu 2.5; Q2-n, 1 puntu; Q3-n, 0 puntu, eta Q4-n, 0 puntu.

• Biltzarretan parte hartzea (komunikazioak edo posterrak biltzarretan): 15 puntu, gehienez ere. Ekarpenak honela balioetsiko dira: nazioarteko biltzarretarako txosten gonbidatuak, 1 puntu; nazioko biltzarretarako txosten gonbidatuak, 0.25 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 1 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0.25 puntu. Biltzarretako txostenen kasuan, gonbidaturik egiten badira, beharrezkoa da biltzarreko gonbidapena agiriz egiaztatzea.

• Egonaldiak ikerketa zentroetan: 5 puntu, gehienez ere. Jatorrizkoa ez den erakundean egindako egonaldia balioetsiko da, puntu 1 hilabete bakoitzeko. Egonaldia egin dela eta haren iraupen osoa egiaztatu behar da.

• Prestakuntza ikastaroak: Gehienez ere 100 ordu frogatzen dituzten prestakuntza ikastaro eta mintegietara joatea baloratuko da, betiere horien gaiak ikerketa lerroari egokitzen bazaizkio. 0.25 puntu emanen dira ordu bakoitzeko.

• Lan esperientzia: Nanofotonikaren esparruan setup esperimental bat eraikitzea, mantentzea eta erabiltzea barne hartzen duten ikerketa-proiektuetan egiaztatutako esperientzia profesionala baloratuko da. 0.5 puntu emanen dira hilabete bakoitzeko. Puntuazioa gehienez: 20 puntu. Simulazio elektromagnetikoko softwarea erabiltzen esperientzia egiaztatua ere baloratuko da (Lumerical, CST, COMSOL, PhotonDesign, HFSS, FEKO). Software pakete bakoitzaren ezagutzagatik, puntu 1 emanen da. 5 puntu, gehienez ere.

Azkenik, atal bakoitzean lortutako puntuazioak batuko dira.

Iragarkiaren kodea: F2105163