91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Herrigunean mugikortasuna arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Otsagabiko herrigunean mugikortasuna arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2021eko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2105593