91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Hirigintza-hitzarmena, urbaniza dadin iparraldeko sarbidea hobetzeko sistema orokorra

Otsagabiko Udalak, 2021eko apirilaren 6an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hirigintza-hitzarmen bat, haren xedea izanik indarreko arau subsidiarioetan aurreikusita dagoen iparraldeko sarbidea hobetzeko sistema orokorra urbanizatzea. Javier Carmona Eseverri, M.ª Inmaculada Eseverri Goyeneche eta Jacar Logística SLrekin sinatu behar da.

Hitzarmen honen xedea da elkarlana ezartzea Udalaren eta ukitutako partikularren artean, beren eremu urbanistikoetatik kanpo, aipatutako iparraldeko sarbidea hobetzeko eta haren tamaina ezartzeko.

Iragarkia 2021eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an, baita iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2021eko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2105595