91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan xedatuarekin bat, Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritar interesdunak gonbidatzen dira haien adjudikaziorako eskaera aurkeztera udal bulegoetan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, udal idazkaritzan emanen zaien eredu ofiziala erabiliz.

Martzillan, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2105468