91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio unitatearen 2B lurzatian. Hasierako onespena

Zabaltzako Udalak, 2021eko martxoaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hiri jarduketarako plan berezia, Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio unitatearen 2B lurzatian, Hilario Villaroya Asociados SL-k sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin.

Arraitzan, 2021eko martxoaren 26an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2105133