91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Desorekak eta akats materialak zuzentzea UE-R4 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuan. Behin betiko onespena

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluaren edukia oinarri hartuta (Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) Alkateak 2021eko martxoaren 31n eman 187/2021 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da “Desorekak eta akats materialak zuzentzea UE-R4 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuan” izeneko agiria, Caparrosoko Udal Planeko UE-R4 unitateko konpentsazio batzordeak aurkeztutakoa. Helburua da zuzentzea UE-R4 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuaren katastroko ezarpenaren ondorioz atzemandako desorekak eta akats material arinak. Proiektua Alkatetzaren 2019ko abuztuaren 7ko 224/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpenetik hasita, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Caparroson, 2021eko apirilaren 7an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2105655