91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

Herri-lurraren desafektazioa, akueduktu-zortasuna ezartzeko
eta karga eratzeko 1. poligonoko 161. lurzatian (Bortondia alderdia)

Lukingo Udalak, 2021eko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, kide guztien adostasunez, desafektazioari buruzko espedientea, Lukingo 1. poligonoko 161. herri-lurzatian akueduktu-zortasuna ezartzeko eta karga eratzeko, Jurramendiko Mankomunitateak eskatu duen kolektore eta kontrol-putzurako, Lukingo eta Urbiolako hondakin-uren arazketa proiektua gauzatzearren.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.

Aurreko tramiteak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalera, onets dezan.

Lukinen, 2021eko martxoaren 16an.–Alkatea, Aurelio Pardo Gil.

Iragarkiaren kodea: L2105253