91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa, Eremu publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2021eko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Eremu publikoa, tokiko erabilera publikoko ondasunak eta erabilera publikoari atxikitako jabetza pribatuko lurrak terraza-beladorez eta barra-mostradore eramangarriez okupatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren xedapen iragankorrean.

2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 15ean, eta jendaurrean egon den bitartean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Eremu publikoa, tokiko erabilera publikoko ondasunak eta erabilera publikoari atxikitako jabetza pribatuko lurrak terraza-beladorez eta barra-mostradore eramangarriez okupatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa, honako xedapen iragankor hau erantsita:

XEDAPEN IRAGANKORRA

2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin eta 2021eko abenduaren 31ra arte, tasak kentzen dira zoruaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu berezia egiteagatik, terrazak eta beladoreak, eguzkitakoak, alboetako babesgarriak, itxiturak, argiak, berotzeko ekipamenduak, lore-askak edo bestelako hiri-altzari eramangarri eta desmuntagarriak nahiz mostradore eramangarriak jarriz.

San Adrianen, 2021eko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2105359