91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TEBAS

Eskabideak aurkezteko epea luzatzea, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Tebasko Kontzejukideen Batzarrak, 2021eko martxoaren 22an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Eskabideak aurkezteko epea luzatzea, honako deialdi honetan: deialdia, Tebasko Kontzejuko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta aldi baterako betetzeko eta izangai zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Zehaztea hasierako epean eskabidea aurkeztu dutenek ez dutela beste eskabiderik aurkeztu beharko, baina beren merezimenduak baloratzeko egokitzat jotzen duten dokumentazio guztia aurkeztu ahal izanen dutela, epe berri hori bukatu arte.

Bigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, behar diren ondorioetarako.

Hirugarrena.–Erabaki honen edukiari buruzko iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Tebasen, 2021eko martxoaren 22an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2105214