91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, administratzaile lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko. Epaimahaiaren aldaketa

Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Gobernu Batzarrak 2021eko martxoaren 11n egin bilkuran erabaki hau hartu zuen:

“Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Gobernu Batzarrak 2020ko abenduaren 2an egin bilkuran erabaki hau hartu zuen:

“Lehenbizikoa.–Deialdia eta oinarriak onestea administratzaile lanpostuan (A maila/taldearekin parekatua) aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, bata aldi baterako kontrataziorako eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen beharrei erantzutearren, zerrenda eratu eta ondoko bi urteetan”.

Oinarri horietan honela osatu zen kalifikazio epaimahaia:

“3.–Kalifikazio epaimahaia.

Epaimahaiburua: Anichu Agüera Angulo, Tuterako Udaleko zinegotzia eta Tuterako Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomoko burua.

Ordezkoa: Irene Royo Ortín, Tuterako Udaleko zinegotzia.

1. epaimahaikidea: Victor García Sánchez, Tuterako Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Rosa Domínguez Berges, Tuterako Udaleko Sustapeneko teknikaria.

2. epaimahaikidea: José María Seral Arnal, Tuterako Udaleko diruzaina.

Ordezkoa: José María Navarro Fandos, ekonomista.

3. epaimahaikidea: José Antonio Huguet Madurga, Tuterako Udalaren aholkulari juridikoa.

Ordezkoa: Miguel Chivite Sesma, Tuterako Udaleko idazkaria.

4. epaimahaikidea: Íñigo Pérez Ochoa, ordezkaria, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen proposamenez izendatua.

Ordezkoa: M.ª Cruz Pérez Omeñaca, ordezkaria, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen proposamenez izendatua.

Idazkaria: Miriam Mendoza Jiménez, Tuterako Udaleko Giza Baliabideetako goi mailako teknikaria.

Ordezkoa: José Luis Zardoya Molinos, Udalaren Ur Batzordearen aholkulari juridikoa”.

Egokia dene kalifikazio epaimahaia hein batean aldatzea, honela osatuta geldituko da:

3.–Kalifikazio epaimahaia.

3.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Anichu Agüera Angulo, Tuterako Udaleko zinegotzia eta Tuterako Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomoko burua.

Ordezkoa: Irene Royo Ortín, Tuterako Udaleko zinegotzia.

1. epaimahaikidea: Victor García Sánchez, Tuterako Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Ladislao Segura López, ekonomista.

2. epaimahaikidea: José María Seral Arnal, Tuterako Udaleko diruzaina.

Ordezkoa: José María Navarro Fandos, ekonomista.

3. epaimahaikidea: Rosa Domínguez Berges, Tuterako Udaleko Sustapeneko teknikaria.

Ordezkoa: Arloko teknikari tituluduna, gero izendatuko dena, behar izanez gero.

4. epaimahaikidea: Íñigo Pérez Ochoa, ordezkaria, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen proposamenez izendatua.

Ordezkoa: M.ª Cruz Pérez Omeñaca, ordezkaria, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen proposamenez izendatua.

Idazkaria: Miriam Mendoza Jiménez, Tuterako Udaleko Giza Baliabideetako goi mailako teknikaria.

Ordezkoa: José Luis Zardoya Molinos, Udalaren Ur Batzordearen aholkulari juridikoa”.

Horrenbestez, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.–Aldaketa onestea deialdia dela-eta eratu beharreko kalifikazio epaimahaian.

Bigarrena.–Aldaketa hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan eta webgunean argitaratzea.

Tuteran, 2021eko martxoaren 11n.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.

Iragarkiaren kodea: L2105735