91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

U.A-1 (5-6) exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko otsailaren 6an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, xede duena U.A-1 (5-6) exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Juan Carlos Huarte eta Jesús Araiz abokatuek egin dute, eta Javier Carmona Eseverrik, M.ª Inmaculada Eseverri Goyenechek eta Jacar Logística Slk sustatu dute.

Iragarkia 2021eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an, baita iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 153. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Otsagabian, 2021eko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2105598