91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TEBAS

Baietsita berraztertze-errekurtsoak, ezarritakoak zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka

Tebasko Kontzejukideen Batzarrak, 2021eko martxoaren 22an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Baiestea José Oscar Rubio Gomezek eta Jesús Alonso Santamariak aurkeztutako berraztertze-errekurtsoak, arestian azaldutako arrazoiengatik. Errekurtso horiek ezarri dituzte honako deialdiaren aurka: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta aldi baterako betetzeko eta izangai zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Deialdi hori 2020ko urriaren 5ean onetsi zuen Tebasko Kontzejuko Batzarrak eta 2020ko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 20an.

Bigarrena.–Horretan oinarrituz, deialdi horren 2. oinarriaren c) apartatuaren edukia aldatzea eta honela uztea: c) Lanpostuaren egitekoa betetzeko gaitasuna aitortzen duen titulazioa izatea (edo hura eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean); titulu hori, gutxienez ere, eskola-graduatuarena, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo baliokidea izanen da. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

Hirugarrena.–Erabaki hau errekurtsogileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Erabaki honen edukiari buruzko iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Tebasen, 2021eko martxoaren 22an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2105209