91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Ordenantza, larrialdi sozialeko eta/edo parte-hartze prozesuetarako laguntza ekonomikoak arautzen dituena

Castejongo Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Larrialdi sozialeko eta/edo parte-hartze prozesuetarako laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Castejonen, 2021eko martxoaren 26an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2105576