91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

1. poligonoko 1215. lurzatiaren atzeko zatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen 1. poligonoko 1215. lurzatiaren atzeko zatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea abiatzea, soberako lurzati gisa kalifikatzeko.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ean.

Jendaurreko epean ez denez alegazio, erreklamazio edo oharrik aurkeztu, Azagrako Udalak, 2021eko martxoaren 29an egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki du behin betiko onestea kalifikazio juridikoa aldatzeko espediente hori. Hori guztia, bat etorriz ezartzen denarekin Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan.

Azagran, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2105261