91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 10ean hartua, zeinaren bidez, Itzagaondoko, Urrotz-Hiriko, Longidako eta Agoizko udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko proiektuan azaltzen diren zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisikoko abelbideak badirela adierazten baita.

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak bere gain hartuko ditu Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak Ekonomia eta Ogasun Departamentuari esleitutako ahalmen eta botereak. Nafarroako Gobernuaren egitura eguneratu denez, orain Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio Itzagaondoko, Urrotz-Hiriko, Longidako eta Agoizko udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko eskumenak erabiltzea.

19/1997 Foru Legearen arabera, abelbideen sailkapena da “adierazpen izaerako egintza administratibo bat, zeinaren bidez zehazten baitira abelbide bakoitzaren existentzia, zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak”; mugaketa da “egintza administratibo bat, zeinaren bidez zehazten baitira abelbideen mugak, sailkapenaren egintzan ezarritakoaren arabera”; eta mugarriztatzea da “prozedura administratibo bat, zeinaren bidez zehazten eta modu iraunkorrean seinalatzen baitira abelbideen mugak, tokian berean”.

Itzagaondoko, Urrotz-Hiriko, Longidako eta Agoizko udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko lana beharrezkoa da, aldez aurretik, bide horiek errekuperatzeko, eta helburua da Nafarroako abelbideei balioa ematea, eragin onuragarria izan dezaten lurralde antolamenduan eta landa ingurunearen garapenean. Administrazio prozesuaren tramiteak bete ondoren, lana jendaurrean jartzea barne, alegazio bat aurkeztu zen; alegazio hori behar bezala baloratu, txostena egin eta erantzuna eman zaio, eta halaxe jaso da espedientean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Deklaratzea abelbide hauek eta horiei loturiko tokiak existitzen direla; horien zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisiko orokorrak jasota daude Itzagaondoko, Urrotz-Hiriko, Longidako eta Agoizko udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko proiektuan, eta horien ibilbidea zehaztuta dago atxikitako planoetan. Udalerri bakoitzean ondoren esaten dena dago:

–Agoitz. Milagro-Aezkoa errege altxonbidea.

–Itzagaondoa: Agoitz: Milagro-Aezkoa errege altxonbidea eta 31. iraganbidea.

–Longida: Milagro-Aezkoa errege altxonbidea 45. iraganbidea eta 31. iraganbidea.

–Urrotz-Hiria: Milagro-Aezkoa errege altxonbidea eta 45. iraganbidea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura igortzea.

3. Erabaki hau Itzagaondoko, Urrotz-Hiriko, Longidako eta Agoizko udalei jakinaraztea, eta adieraztea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta, aukeran, hauetako errekurtsoren bat jar daitekeela haren aurka:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Espedientean interesa duten Administrazio Publikoek bigarren errekurtso mota hori jartzen ahal dute soilik.

Erabaki hau argitaratu edo jakinarazi, zein den kasua, eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epeak.

Iruñean, 2021eko martxoaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Izagaondoko, Urrotz-Hiriko, Longidako eta Agoizko udal-mugarteetako altxonbideak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2104132