91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldatzea 8. araua, haur eskoletako hezkuntza- eta laguntza-zerbitzuarengatik ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituena. Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hogeita bateko otsailaren 4an hasiera batez onetsirik, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsi da 8. araua -Haur Eskoletako hezkuntza- eta laguntza-zerbitzuarengatik ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituena- aldatzea, arauari xedapen iragankor bat gehituta, honako eduki honekin bat:

Xedapen Iragankorra:

2021-2022ko ikasturterako, Iruñeko Udalak eskolatze-tarifak murriztuko dizkie seme-alabak Udalaren Haur Eskoletan eskolatzen dituzten familiei, halako moduan non ez baitute ordaindu beharko kontzeptu horrengatik Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen tarifa.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2105654