91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Nahitaezko desjabetzea 3. poligonoko 1489. eta 1492. lurzatietan, hezkuntzako sistema orokorrerako. Jendaurrean jartzea

Murchanteko Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Adieraztea hartzea Murchanteko Udal Plana onesteak berekin dakarrela onura publikoko deklaratzea katastroko 3. poligonoko 1480. eta 1492. lurzatien nahitaezko desjabetzea, horiek hezkuntzako sistema orokorrerako eskuratzea beharrezkoa baita ikastetxe publikoa handitu ahal izateko.

2. Ezinbestean okupatu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda onestea. Hona hemen lurzatiak, zerrendatuta:

FINKA

Poligonoa Lurzatia

AZALERA

TITULARRA

3-1489

394,30 m2

Milagros Orta González eta beste batzuk

3-1492

333,36 m2

Dolores Simón Alduán

3. Informazio publikoaren tramitea eta interesdunendako entzunaldiko tramitea irekitzea, hogei egun balioduneko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Udalaren iragarki-taulan eta udalaren egoitza elektronikoan ere.

4. Erabaki hau Jabetza Erregistrora igortzea, eta eskatzea erregistroko ziurtagirian bazterreko ohar bidez adieraz dadin espediente hau abiarazi dela, bai eta banakako tasazioaren prozeduraren alde egin dela ere.

Tramiteko egintza bat denez, ezin da erabaki honen aurka inolako errekurtsorik aurkeztu, deusetan ukatu gabe Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1 artikuluan xedatzen dena.

Murchanten, 2021eko apirilaren 8an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2105752