91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Dirulaguntzen deialdia euskarazko 2021eko udalekuetarako
(D eredua). Laburpena

Alkatetzaren 2021eko martxoaren 31ko 230/2021 Ebazpenaren bidez onartua.

DDBN (Identif.): 556288.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/556288).

Lehena.–Onuradunak.

Euskarazko udalekuetan parte hartu duten udalerriko pertsonak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte: D ereduko LHko edo DBHko ikaslea izatea (eskola publikoan edo ikastolan), eta udalekuak irauten duen bitartean Zizur Nagusian erroldatuta egotea, laguntza eskatzeko unean eta ebatzi arte.

Bigarrena.–Xedea.

D ereduko ikasleentzat antolatzen diren eta jolas, kirol eta/edo naturarekiko harreman-edukiak proposatzen dituzten euskara-udalekuetan parte hartzeak eragiten dituen gastuen zati bat finantzatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen deialdia (D eredua). 2021. urtea.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

1.500 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak 2021eko irailean aurkeztuko dira. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

Zizur Nagusian, 2021eko martxoaren 31n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2105650