91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 517. lurzatiko A azpieremuan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko martxoaren 22ko 20. ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Iturmendiko katastroko 2. poligonoko 517. lurzatiko A azpieremuaren xehetasun-azterketa, gaur egungo familia bakarreko etxebizitza eraldatu eta sei apartamentu turistikoko eraikuntza kolektibo bihurtzeko. Dokumentua prestatu dute Beatriz Caballero Zubia eta Iraida Perez Celay arkitektoek (Biluma Estudio), Eduardo Goikoetxea Galartzak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz ezartzen denarekin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 63., 72. eta 74. artikuluetan. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Iturmendin, 2021eko martxoaren 22an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2105470