91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 25ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuaren testu zuzendua, sustatu baitu Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeak.

Birpartzelazio proiektua osorik dago argitaratuta Gardentasun Atarian, Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoaren esteka honetan:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/ffbd5534-fcd6-4cc2-a55a-95a36bc587df/

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152 artikuluan xedatuarekin.

Oltza zendean, 2021eko martxoaren 26an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2105228