91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Zubiriko 364. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2021eko apirilaren 8ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Zubiriko 27. poligonoko 364. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Ángel Elía Belzak sustatua.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Esteribarren, 2021eko apirilaren 8an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2105696