91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Hirigintza-hitzarmena, U.A-1 (5-6) exekuzio unitatea kudeatzeko

Otsagabiko Udalak, 2021eko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Otsagabiko arau subsidiarioetako U.A-1 (5-6) exekuzio unitatean; unitate horren jabe guztiek osatzen duten Birpartzelazio Batzarraren buru den Javier Carmona Oteizarekin izenpetu behar da hitzarmena.

Aipatutako hitzarmenak xede du trukatzea Otsagabiko Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua U.A-1 (5-6) exekuzio unitateko baliokide ekonomikoarekin.

Iragarkia 2021eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an, baita iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2021eko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2105582