91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Ordenantza, Itzagaondoko bide sarearen erabilera eta mantentze-lanak arautzen dituena. Hasierako onespena

Itzagaondo Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Itzagaondoko bide sarearen erabilera eta mantentze-lanak arautzen dituen ordenantza.

Uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsita geldituko da Itzagaondoko bide sarearen erabilera eta mantentze-lanak arautzen dituen ordenantza, eta testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Ardatzen, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2105551