91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

256E/2021 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Ezkarozeko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, 2. poligonoko 140. lurzatian. Sustatzailea Andrés Hualde Udi da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Ezkarozeko Udalak 2020ko irailaren 21ean onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2020ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 15ekoan.

Aldaketaren xedea da 2. poligonoko 140A azpilurzatiaren hirigintzako sailkapena aldatzea, ingurumen aldetik duen balioagatik gorde beharreko lurzoru urbanizaezina izatetik natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua izatera pasa dadin. Aldaketa horrek berekin dakar planeamendua lurzatiaren errealitate fisikora egokitzea. Izan ere, errealitate hori aldatu egin zen 2003an lurzatiaren baso ustiapena egindakoan, eta, ondoren, hura egokitzean, sustatzaileak egindako abeltzaintza jarduerari laguntzeko.

Proposatutako hirigintzako azpikategoriaren aldaketa horren ondorioz, abeltzaintzako nabe bat ezartzen ahalko da, horixe baita sustatzailearen azken helburua. Kontuan hartuta lur berdinketa dagoeneko eginda dagoela, edozein eraikuntza-jarduerak ingurumena eta pasaia integratzeko neurriak bete beharko ditu, lurzati osoa kontuan hartuta (egungo ezpondak, bideak...).

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea honi buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean: Ezkarozeko Udal Planaren aldaketa egituratzailea, 2. poligonoko 140. lurzatian. Andrés Hualde Udi da sustatzailea. Halaber, ingurumena eta pasaia integratzeko neurriak aplikatu daitezela eskatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Ezkarozeko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 23an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2104884