91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterketa 16. poligonoko 697. lurzatian.
Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 4. puntuan, hasiera batez onetsi zuen Elizondoko 16. poligonoko 697 lurzatian lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketa, Olatz Ubegun Segurolak sustatutakoa. Bertan, eraikinak har dezakeen eremua definitzen duten lerrokadurak aldatzea proposatzen da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2021eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2105132