91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa egituratzailea 2. poligonoko 976-1. lurzatian. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arroizko Udal Planeko hirigintzako egiturazko determinazioak aldatzea 2.poligonoko 976-1. lurzatian. Iker Ochoa Larak eta Ana Sanz Ochoak sustatu dute, eta aldaketaren xedea da lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzea, etxebizitzetarako hiri-lurzoru finkatu gabe gisa sailka dadin, UD.33 unitatea eratzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten, idatziz, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 7 artikuluen harira lege-testu beraren 77. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arroitzen, 2021eko apirilaren 9an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2105715