91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, AR1eko 3.7 unitatean, 7. poligonoko 309.etik 320.era bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 26an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Ikusirik, Tecum Iniciativas Inmobiliarias-ek aurkeztutako idatzia (RE 294/2021), xehetasun azterketa tramitatzeko eskaera egiten duena AR1eko 3.7 unitatean (7. poligonoko 309. lurzatitik 320.era), kanpoko lerrokadura nagusiaren atzeraemangunea 5metrotik 3 metrora alda dadin, gehienez ere.

Kontuan hartuta, espedientean dauden arkitektoaren txostena eta udal idazkariarena.

Aintzat hartuta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea.

Bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Tecum Iniciativas Inmobiliarias-ek AR1eko 3.7 unitaterako (7. poligonoko 309. lurzatitik 320.era) tramitatzeko eskatu duen xehetasun-azterketa. Azterketaren xedea da kanpoko lerrokadura nagusiaren atzeraemangunea 5metrotik 3 metrora aldatzea, gehienez ere.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Jendaurreko informazio aldia iraganik, xehetasun azterketa behin betiko onesteko erabakia hartzea osoko bilkuran, egin beharreko aldaketak egin ondoren, eta espediente osoa igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Aldaketak ukitutako eremuan lizentziak eteteko erabakia hartzea, determinazio berriek aldatu egin baitute indarra duen hirigintzako araudia. Etete horrek urte bete iraunen du gehienez ere.

Corellan, 2021eko martxoaren 29an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2105145