91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Birpartzelazio proiektua, Udal Planeko
AR-US-1.2 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko otsailaren 23ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Lizoaingo Udal Planeko AR-US-1.2 exekuzio unitatea birpartzelatzeko proiektua, María del Rosario Lizarrondo Elía, Domingo Arozarena Murillo eta María Concepción Vidaurre Mauleonek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizoainen, 2021eko martxoaren 9an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2105126