91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

258E/2021 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Arroizko hirigintzako udal planeko aldaketa egituratzaile bati buruz, 1. poligonoko 308. lurzatian. Sustatzailea Mariano Calvo da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Arroizko Udalak 2020ko azaroaren 26an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2020ko 291. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17koan.

Aldaketaren helburua Arroizko hiri lurzoruaren mugartea handitzea da, bertan familia bakarreko etxebizitza bat jartzeko. Horretarako proposatu da lurzoru urbanizaezineko 259,56 m²-ko azalera hiri lurzoru gisa sailkatzea 1. poligonoko 308B azpilurzatietan.

Aldaketa horretan ukitu nahi den eremua herrigunearen iparraldean dago. Bertan, eraikuntza bat dago, aurrealdea Kale Berrira jotzen duena, eta oinarrizko zerbitzu eta azpiegiturak ere badaude. Proposamenaren arabera, gainera, eraikuntzaren gehieneko lerrokadurak aldatu behar dira, oinplanoan okupazio handiagoa lortu ahal izateko. Aldaketak azalera txiki bati eragiten dio. Bertan ez da ingurumen balio nabarmenik identifikatzen, eta, beraz, ez da ingurumen eraginik aurreikusten.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea honi buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean: Arroizko Udal Planaren aldaketa egituratzailea, 1. poligonoko 308. lurzatian. Mariano Calvo da aldaketaren sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Arroizko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 23an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2104882