91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, La Dehesa-Los Llanos Plan Bereziko Arau Subsidiarioetako hirigintzako egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintzako egiturazko determinazioak aldatzea Funesko Arau Subsidiarioetan (La Dehesa-Los Llanos Plan bereziko 4. poligonoko 587. eta 610. lurzatietan); Funesko Udalak sustatu du aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. eta 71.8. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Funesen, 2021eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2105262