91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

...

Hirugarrena.–Urdiaingo Bake Epaitegia: Luziano Agirre Goikoetxea, bake epaile titular.

Laugarrena.–Ezkabarteko Bake Epaitegia: Jesús María Iribarren Narvaez, bake epaile titular.

Bosgarrena.–Olaibarko Bake Epaitegia: Eneko Boría Inda eta Blas Jesús Irigoyen Aldave, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Seigarrena.–Berriozarko Bake Epaitegia: Jorge González Armendáriz, bake epaile ordezko.

Zazpigarrena.–Eslabako Bake Epaitegia: Belén Bariáin García eta Francisco Javier Ayape Zaratiegui, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Zortzigarrena.–Fontellasko Bake Epaitegia: Víctor Sangüesa Pérez, bake epaile ordezko.

Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 15ean.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2104514