91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Aldaketa, Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Itzagaondoko Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantza.

Uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsiko da Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantzan egindako aldaketa, eta testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Ardatzen, 2021eko martxoaren 31n.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2105552