91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 391. lurzatian. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ignacio Iribarren Ballentek aurkeztutako xehetasun-azterketa, xede duena egungo, eta ondorioz, behin betiko lerrokadurak berrezartzea, udal katastroko 1. poligonoko 391. lurzatian, eraikinaren okupazio azalerak eta jabetza pribatuko azalera libreak birbanatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren74. artikuluan xedatua betetzeko.

Otsagabian, 2021eko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2105581