91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Birpartzelazioaren behin betiko likidazioa, AR1eko UE4 unitatean. Hasierako onespena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 26an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Aintzat harturik:

1.–AR1eko UE4 unitateko Konpentsazio Batzordeko buru Fernando León Arponek, 2018ko apirilaren 19an idatzia aurkeztu zuela birpartzelazioaren behin betiko likidazioa eskatuz, eta idazkiarekin batera behin betiko likidazioaren agiria aurkeztu zuela.

2.–Espedientean jasota daudela honako txosten hauek: udal arkitektoarena, 2018ko maiatzaren 3koa; kontu-hartzailetzarena, 2018ko maiatzaren 31koa, eta idazkaritzarena, 2018ko uztailaren 2koa.

3.–Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bat dagoela, 2018ko irailaren 11koa, lankidetza hitzarmena onesten duena Corellako Udalaren eta Udal Planeko AR1eko UE4 unitatearen Konpentsazio Batzarraren artean, AR1eko UE4 unitatea birpartzelatzeko proiektuko 4.3-2 lurzatiaren %27,84 adjudikatzeko xedez, eta,Tokiko Gobernu Batzordearen erabaki bat dagoela, 2019ko uztailaren 25ekoa, Corellako alkate Gorka García Izali ahalmena ematen diona erabaki hori formalizatzeko.

4.–M.ª Pilar García Lamarca Corellako notarioaren aurrean egiletsitako eskritura dagoela, 2019/09/19koa, 855 protokolo zenbakia duena, Udalari aipaturiko jabegoa doan lagatzeko.

Eta, orobat, kontuan harturik Hirigintzaren Kudeaketarako Erregelamenduaren 128. eta 129. artikuluak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. eta 72. artikuluak.

Bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea AR1eko UE4 unitateko birpartzelazioaren behin betiko likidazioa.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta, gutxienez, Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan.

Corellan, 2021eko martxoaren 29an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2105143