91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Xehetasun-azterketa, 10. poligonoko 610. eta 611. lurzatietan. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2021eko martxoaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Valtierrako 10. poligonoko 610. eta 611. lurzatien xehetasun-azterketa, Florencio Hernández Samanesek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da.

Valtierran, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2105272