91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Urbanizazio proiektua, Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 22an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-MAR-21 (3/US).

«Gobernu Batzarrak hasiera batez onetsi zuen 2021eko urtarrilaren 25ean (4/US) Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialeko 23C eta 24C etxe-sailak urbanizatzeko proiektua, eta horri buruzko iragarkia 2021eko otsailaren 11n eman zen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Espedientearen jendaurreko epea iragan denez alegaziorik aurkeztu gabe, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2021eko martxoaren 12ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialeko 23C eta 24C etxe-sailak urbanizatzeko proiektua, Borja Llop Chocarrok izapidetzeko aurkeztua.

2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Borja Llop Chocarrori, Iruñerriko Mankomunitateari eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2105222