91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

259E/2021 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Allin ibarreko udal plan orokorreko aldaketa egituratzaile bati buruz, 9. poligonoko 274A eta 324. lurzatietan. Sustatzailea Munartea Explotación Agropecuaria SL da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Allingo Udalak 2020ko azaroaren 12an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2020ko 271. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19koan.

Aldaketaren arabera, 9. poligonoko 274A eta 324 lurzatietako lurzoru kategoriak bertako errealitate fisikora egokitu nahi dira. Ondorioz, basogintzarako gorde beharreko lurzorua natura aldetik ustiatzeko gorde beharreko lurzoru urbanizaezin bihurtu nahi da (laborantzarako balio ertaineko lurzorua).

Aldaketaren eremua Kanpantxeko parajea da, eta abeltzaintzako instalazioak dauzka nekazaritzako lursailez eta larrez osatutako inguruan. Ondorioz, aldaketa-proposamenaren zioz indarreko hirigintza plana zuzendu behar da.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak aldeko ingurumen txosten estrategikoa eman dadila proposatu du, kontuan hartuta ez dela ingurumen eraginik sortzen.

Adierazitakoarekin bat, eta eskudantziak ematen dizkidatenez bai Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak, eta bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Allin ibarreko udal plan orokorreko aldaketa egituratzaile bati buruz, ez baitu ondorio nabarmenik ingurumenean. Aldaketa hori 9. poligonoko 274A eta 324. lurzatietan eginen da. Sustatzailea Munartea Explotación Agropecuaria SL da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Allingo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 23an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2104883