91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Asteroko azoka txikia arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Asteroko azoka txikia arautzen duen udal ordenantzan (2020ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 22koa), hain zuzen ere, aldatzea 2020ko irailaren 24an egindako ohiko bilkuran onetsitako xedapen iragankorra (2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa).

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Andosillan Asteroko azoka txikia arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Andosillan, 2021eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2105490