91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Xehetasun-azterketa, UE 3 unitatean. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, martxoaren 25eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, UE3 unitaterako ezarritako lerrokadurak aldatzeko, Propociones Malerreka SLk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Oibarren, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2105459