91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

SG-V2 sistema orokorrerako Udal Plan Orokorraren
zehaztapen xehatuak aldatzea. Hasierako onarpena

Olaztiko Udalak, 2021eko martxoaren 31ko ezohiko osoko bilkuran, Olazti/Olazagutiako Udal Hirigintza Planaren SF-V2 sistema orokorrerako Udal Plan Orokorraren zehaztapen xehatuak aldatzeko hasierako onarpena eman zuen, Olivia eta Marcelino Galparsorok sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Olaztin, 2021ko apirilaren 8an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2105645