91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, administratzaile lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zinegotzi ordezkariaren 2021eko apirilaren 6ko erabakiaren bidez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren administratzaile lanpostuan (A maila/taldearekin parekatua) aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko eta bestea aldi baterako kontratuarekin, Tuterako Udalaren Ur Batzordean sortzen diren beharrei erantzute aldera, zerrenda eratu eta ondoko bi urteetan. Deialdia eta haren oinarriak 2020ko 298. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 24an.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, onartuen behin-behineko zerrenda onetsi zen zinegotzi ordezkariaren 2021eko otsailaren 1eko Ebazpenaren bidez, eta, deialdiaren oinarriek ezartzen duten bezala, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta udalaren webgunean (www.tudela.es) argitaratu zen 2021eko otsailaren 1ean.

Horiek horrela, ebatzi dut:

1. Deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

a) Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaiak:

Ez dago eskabiderik.

b) Aldi baterako kontrataziorako izangaiak:

Onartuak:

1

ARMENDARIZ ANDUEZA, MARIA LOURDES

2

CARBAJO SUTIL, MARIA CONCEPCIÓN

3

GOÑI GORRIZ, MARIA MERCEDES

4

RUIZ REINALDOS, ANA

5

PALACIOS ALAVA, MARIO

Baztertuak: Bakar bat ere ez.

2. Izangai onartuei adieraztea, ezen deialdiko lehenbiziko ariketa 2021eko maiatzaren 6an eginen dela, 08:30ean, Tuterako Rúa Gizarte Etxean (Tuterako Rúa kaleko 33. zenbakian).

Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

3. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalaren web orrian (www.tudela.es), deialdiaren iragarkian, “lan-eskaintzak” atalean.

Tuteran, 2021eko apirilaren 6an.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.

Iragarkiaren kodea: L2105737