91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hitzarmena, Iruñeko Udalaren jabetzako L-48.4 lurzatiaren ehuneko zatiezina –ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremua birpartzelatzearen ondoriozkoa– zuzenean besterentzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 22an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-MAR-21 (4/US).

“Ikusirik, Petizar Atibel, SL-k 2021eko martxoaren 1ean aurkeztutako eskabidea, Udalari L-48.4 lurzatiaren parte-hartze zatiezinaren %4,17 erostea proposatzen diona, eta txosten juridikoarekin eta teknikoarekin bat etorriz, biak ala biak 2021eko martxoaren 9koak,

ERABAKITZEN DA:

1. Besterengarri bihurtzea udal jabegoko L-48.4 lurzatiaren %4,17 –Iruñeko Udal Planean ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremua birpartzelatzeko proiektuaren ondoriozkoa–.

2. Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren eta ‘Petizar Atibel SL’-ren arteko hitzarmena, zuzenean besterentzeko Udalak bere jabegokoa duen L-48.4 lurzatian duen parte-hartzea –Iruñeko Udal Planean ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremua birpartzelatzeko proiektuaren ondoriozkoa–.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ukitutako guztiei jakinaraztea.

4. Petizar Atibel SL-ri eta Iruñeko Udalaren Ondarearen Zerbitzuari jakinaraztea.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 29an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2105183