91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Interesdunen epatzea, 20-01959 gora jotzeko errekurtsoan, Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak 2020ko urriaren 20an hartutako erabakiaren aurka jarria. Erabaki horren bidez onetsi zen udaltzain agentearen 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia

Honako honen bidez, jakinarazten zaie Eguesibarko Udalaren udaltzain agentearen hiru lanpostu, kopurua handitzen ahal dela, oposizio bidez betetzeko deialdian interesa dutenei –2020ko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an–, Lucas Iglesias Sanchezek 20-01959 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela deialdiaren eta horren oinarrien aurka, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (Iturrama kalea, 10 –sarrera Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña).

Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sarrigurenen, 2021eko martxoaren 31n.–Alkatea, Amaya Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2105287