91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Otsagabiko U.A-1 (5-6) exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko apirilaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea urbanizazio proiektua U.A.1 (5-6) jarduketa unitatean, Jacar Logística SLk sustatuta.

Iragarkia 2020ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan xedatua betetzeko.

Otsagabian, 2021eko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2105601