91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

21/2021 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko deialdiak garatzeko jarraibideak ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak eman dion idazkeran, ezartzen du 41. artikuluan ezen Lanbide Heziketako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzeko baldintza bat dela sarrera proba bat gainditzea; 52. artikuluan, berriz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi eta goi mailetako zikloetan sartzen ahal direla, baldintza akademikoak bete ez arren, sarrera proba bat gainditzen dutenak; eta, azkenik, 64. artikuluan ezartzen du Kirol Irakaskuntzetako erdi eta goi mailetan sartzen ahal direla, eskatzen diren titulu edo ziurtagiriak izan ez arren, sarrera proba bat gainditzen dutenak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatuz, erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko modua honako hauetan dago arautua: uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretua, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena. Horietan guztietan ezarrita dago zilegi izanen dela ziklo horietan sartzea hezkuntzako administrazioek araututako sarrera proba bat gaindituz.

Ebazpen honen bidez jarraibide batzuk ematen dira Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko deialdiak garatzeko Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, gehitzen diren eranskinetako oinarriekin bat.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du ebazpen bat onets dadin jarraibideak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko deialdiak garatzeari begira.

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, prozesuaren zatiren batean parte hartzen duten pertsona guztiek prozesuaren inprimakietan ematen dituzten datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak tratatuko ditu, estatistika aldetik erabiltzeko eta prozedura honen ondorioz sor daitezkeen egiaztagiriak kudeatzeko.

Datuetan sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ezerezteko eskubideak erabili ahal izanen dira Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura joz. Zerbitzu hori San Domingo kaleko 8. zenbakian dago, Iruñean. Berariaz horrela adierazten duten pertsonak beren datuen tratamenduaren aurka ager daitezke, arrazoi sendorik eta bidezkorik badago.

Erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraibide batzuk onestea Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko deialdiak garatzeko Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ebazpen honi gehitzen zaizkion eranskinetako oinarriekin bat.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura; era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura eta Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzura; Ikasketak Antolatzeko Atalera, Inklusio Atalera, Arte Ikasketen Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko martxoaren 11n.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Sarrera proben deialdiak garatzeko jarraibideak

Inskripzio tasa itzultzea.

1. Tasa itzultzea, interesdunak eskaturik, bidezko izanen da, bakar-bakarrik, bitan ordaindu bada edo behar baino gehiago ordaindu bada.

2. Tasa itzultzeko eskaeretan, interesdunek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” izeneko fitxan dagoen eredua erabiliko dute. Helbide honetan eskuratu daiteke:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Lanbide%20Heziketako,%20Arte%20Plastikoetako%20eta%20Diseinuko%20eta%20Kirol%20Irakaskuntzako%20zikloetan%20sartzeko%20probak

Tasa itzultzeko eskaera Hezkuntza Departamentuaren erregistroan aurkeztu behar da, sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiari zuzendua. Eskaerarekin batera, bertan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da nahitaez. Tasa itzultzeko ebazpenak, bidezkoa denean, sarrera probaren deialdiaren urteko irailetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Sarrera probetan inskribatzeko eskaerak jasotzen dituzten ikastetxeen jardunbidea.

3. Inskripzio eskaerak jasotzen dituzten ikastetxeek, inskripzio epea bukatu ondoko bost egun balioduneko epean, honako hauek bidaliko dizkiote proben koordinazio epaimahaiari:

a) Desgaitasuna dela-eta proban egin nahi diren egokitzapenen eskaerak, eta bakoitzari dagokion egiaztagiria.

b) Goi mailako zikloetako probaren berariazko zatia egitetik salbuesteko eskaerak, lanaldi osoan gutxienez bi urteko lan esperientzia (edo horren baliokidea) egiaztatzeagatik bidezko direnak, eta horri dagozkion egiaztagiriak.

4. Aurreko atalean adierazitako epe berean, ikastetxeek inskribaturiko ikasleen datuak sartu beharko dituzte EDUCA kudeaketa sisteman.

Esparru bakoitzerako curriculum erreferentziak eta sarrera probaren zatiak.

5. Zikloetan sartzeko proben esparru eta zati bakoitzerako ikasgaien curriculum erreferentziak ebazpen honen 2. eranskinean zehazten dira, bertan adierazten baitira zikloetan sartzeko proben edukiak eta aplikatuko diren ebaluazio irizpideak.

Salbuespenak sarrera probako esparru edo zati batzuk egin behar ez izateko.

6. Sarrera proben deialdi bakoitza onesten duen ebazpenean ezarriko dira. Urteko deialdiaren ebazpenean jasotzen ez diren salbuespenak sarrera proben koordinazio epaimahaiak ebatziko ditu.

Nortasuna egiaztatzea sarrera probak egitean.

7. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren nortasun txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin. Halaber, pandemia kasuetan edo antzeko egoeretan, probara joan beharko da osasun agintaritzak egun horretarako ezarritako neurriak hartuta.

Probako ariketak egitera aurkezten ez diren ikasleak.

8. Salbuetsita egon gabe ariketaren bat egitera aurkezten ez direnak “ez aurkeztutzat” joko dira ariketa horretan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horren puntuazioa 0 izanen da.

2. ERANSKINA

Sarrera probetan inskribatzen diren ikasleen berariazko kolektiboetarako jarraibideak

2020-2021 ikasturtean lanbide lantegi bat gainditu duten ikasleak edo lanbide lantegi bat egiten ari direnak.

1. Baldin eta ikasle batek 2020-2021 ikasturtea baino lehen lanbide lantegi bat gainditu badu eta aurreko ikasturteetan ez bada inskribatu Nafarroan sarrera proben deialdi batean, proban inskribatu beharko du sarrera proba gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko, eta eskatu beharko du probaren hiru esparruak egitetik salbuesteko. Sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da lanbide lantegian lortutako batez besteko azken nota.

2. 2020-2021 ikasturtean lanbide lantegi bat egiten ari diren ikasleek proban inskribatu beharko dute eta eskatu beharko dute probaren hiru esparruak egitetik salbuesteko. Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren ariketak egiten direnez lanbide lantegia amaitu baino lehen, ikasleek aukeratu behar dute probaren ariketak egitea, uste badute lanbide lantegia ez dutela gaindituko; edo, bestela, probaren ariketak ez egitea, uste badute lanbide lantegia gainditu behar dutela.

Lanbide lantegi bat egiten ari diren ikasleen egoera hauetakoren bat izanen da:

–Probaren ariketetara aurkezten badira eta lanbide lantegia gainditzen badute: sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da lanbide lantegian lortutako batez besteko azken nota.

–Probaren ariketetara aurkezten ez badira eta lanbide lantegia gainditzen badute: sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da lanbide lantegian lortutako batez besteko azken nota.

–Probaren ariketetara aurkezten badira eta lanbide lantegia gainditzen ez badute: sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da egindako proban lortutakoa.

–Probaren ariketetara aurkezten ez badira eta lanbide lantegia gainditzen ez badute: sarrera probaren ziurtagirian jasoko den nota Ez gai izanen da.

Oinarrizko LHko ziklo bat gainditu duten ikasleak DBHko graduatu titulurik gabe, eta 2020-2021 ikasturtean Oinarrizko LHko ziklo bateko 2. maila egiten ari diren ikasleak.

3. Aurreko ikasturteetan Oinarrizko LHko ziklo bat gainditu duten ikasleak edo 2020-2021 ikasturte honetan gainditzen dutenak, bi kasuetan DBHko graduatu titulua lortu gabe:

a) Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetan sartzeko baldintzak betetzen dituzte.

b) Ez dituzte betetzen Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

Aurreko b) atalean aipatutako irakaskuntzetan sartzeko baldintza da erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

4. Baldin eta DBHko graduatu titulua lortu gabe aurreko ikasturteetan Oinarrizko LHko ziklo bat gainditu duten ikasleek ez badute betetzen Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo batean sartzeko baldintza bat eta haietan inskribatu nahi badute, proban inskribatu beharko dute gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko, eta probaren hiru esparruak egitetik salbuesteko eskatu beharko dute.

Sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da Oinarrizko LHko zikloan lortutako batez besteko azken nota.

5. 2020-2021 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bateko bigarren maila egiten ari diren ikasleek nahi badute inskribatu Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo batean, proban inskribatzen ahalko dira.

Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren ariketak egiten direnez Oinarrizko LHko zikloa amaitu baino lehen, ikasleek aukeratu behar dute probaren ariketak egitea, uste badute ez dutela lortuko DBHko graduatu titulua; edo, bestela, probaren ariketak ez egitea, uste badute DBHko graduatu titulua lortu behar dutela.

–Gainditzen badute Oinarrizko LHko zikloa eta DBHko graduatu titulua lortzen badute, ez da kontuan hartuko sarrera probako ariketetan lortutako kalifikazioa, betetzen baitituzte erdi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

–Gainditzen badute Oinarrizko LHko zikloa baina DBHko graduatu titulua lortu gabe, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da Oinarrizko LHko zikloan lortutako batez besteko azken nota. Ziurtagiri horrek balioko du Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko.

–Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa gainditzen ez badute, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da probako ariketetan lortzen dena.

Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak gainditu dituzten baina borondatezko moduluak gainditu ez dituzten ikasleak.

6. Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, oinarrizko modalitatekoak edo lanbide lantegi batekoak, gainditu dituzten ikasleak, baina DBHko graduatu titulua lortu gabe:

a) Ez dituzte betetzen Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintzak, LOMLOE legearen bidez LOMCE legea indargabetu ondoren.

b) Ez dituzte betetzen Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

Aurreko ataletan aipatutako irakaskuntzetan sartzeko baldintza da erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

7. Baldin eta DBHko graduatu titulua lortu gabe Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, oinarrizko modalitatekoak edo lanbide lantegi batekoak, gainditu dituzten ikasleek ez badute betetzen erdi mailako ziklo batean sartzeko baldintza bat, proban inskribatu beharko dute gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko, eta probaren hiru esparruak egitetik salbuesteko eskatu beharko dute.

Sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programako nahitaezko moduluetan lortutako batez besteko azken nota.

Teknikarien baldintza eta eskakizunak betetzea goi mailako zikloetan sartzeari dagokionez.

8. Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kirol Irakaskuntzetako teknikari titulu bat duten izangaiak egoera honetan daude honako hiru irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko:

LANBIDE HEZIKETAKO TEKNIKARI TITULUA

BETETZEN DITU SARTZEKO BALDINTZA/ESKAKIZUN AKADEMIKOAK

SARBIDEA

Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzea

Bai

Lanbide Heziketako teknikari titulua

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzea

Bai

LHko teknikari titulua + Gaitasun artistikoaren proba

Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzea

Ez

Goi mailako zikloetan sartzeko proba + Kirol teknikaria + Kirol proba/merezimendua

ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TEKNIKARI TITULUA

BETETZEN DITU SARTZEKO BALDINTZA/ESKAKIZUN AKADEMIKOAK

SARBIDEA

Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzea

Bai

Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzea

Bai

Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua

Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzea

Ez

Goi mailako zikloetan sartzeko proba + Kirol teknikaria + Kirol proba/merezimendua

KIROL IRAKASKUNTZETAKO TEKNIKARI TITULUA

BETETZEN DITU SARTZEKO BALDINTZA/ESKAKIZUN AKADEMIKOAK

SARBIDEA

Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzea

Ez

Goi mailako zikloetan sartzeko proba

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzea

Ez

Goi mailako zikloetan sartzeko proba + Gaitasun artistikoaren proba

Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzea

Ez

Goi mailako zikloetan sartzeko proba + Kirol teknikaria + Kirol proba/merezimendua

Lanbide Heziketako teknikari titulua izanik edo 2020-2021 ikasturtean lortzeko moduan egonik goi mailako zikloetan inskribatu nahi diren ikasleak

9. Aurreko ikasturteetan Lanbide Heziketako erdi mailako ziklo bat gainditu dutenak, edo 2020-2021 ikasturtean gainditzen dutenak:

a) Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak betetzen dituzte.

b) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak betetzen dituzte, baina, gainera, gainditu beharko da gaitasun artistikoaren proba bat, deialdi berariazko baten bidez iragartzen dena.

c) Goi mailako Kirol Irakaskuntzetan sartzeko eskakizun akademikoak ez dituzte betetzen. Irakaskuntza hauetan sartzeko eskatuko zaie goi mailako Kirol Irakaskuntzetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko, gainera, frogatu beharko dute betetzen dituztela indarreko araudiak eskatutako gainerako kirol baldintza eta eskakizunak.

10. Ikasle horiek Nafarroan Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean inskribatu nahi badute, ez dira goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatu beharko, jada betetzen baitute horietan sartzeko baldintza bat.

11. Ikasle horiek Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean inskribatu nahi badute, gaitasun artistikoaren proba egitera inskribatu beharko dira, deialdi berariazko baten bidez iragartzen dena.

12. Ikasle horiek Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo batean inskribatu nahi badute, araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba egitera inskribatu beharko dira.

Ikasle horiek, Kirol Irakaskuntzetan sartzean, frogatu behar dute, gainera, betetzen dituztela indarreko araudiak eskatzen dituen gainerako kirol baldintza eta eskakizunak.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua izanik edo 2020-2021 ikasturtean lortzeko moduan egonik goi mailako zikloetan inskribatu nahi diren ikasleak

13. Aurreko ikasturteetan Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako ziklo bat gainditu dutenak, edo 2020-2021 ikasturtean gainditzen dutenak:

a) Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak betetzen dituzte.

b) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak betetzen dituzte, eta ez dute gaitasun artistikoaren proba egin beharrik.

c) Ez dituzte betetzen Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko eskakizun akademikoak. Irakaskuntza hauetan sartzeko eskatuko zaie goi mailako Kirol Irakaskuntzetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko, gainera, frogatu beharko dute betetzen dituztela indarreko araudiak eskatutako gainerako kirol baldintza eta eskakizunak.

14. Ikasle horiek Nafarroan Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean inskribatu nahi badute, ez dira goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatu beharko, jada betetzen baitute horietan sartzeko baldintza bat.

15. Ikasle horiek Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean inskribatu nahi badute, ez dira gaitasun artistikoaren proba egitera inskribatu beharko, hori egitetik salbuetsita baitaude, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulu bat dutelako.

16. Ikasle horiek Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo batean inskribatu nahi badute, araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba egitera inskribatu beharko dira.

Ikasle horiek, Kirol Irakaskuntzetan sartzean, frogatu behar dute, gainera, betetzen dituztela indarreko araudiak eskatzen dituen gainerako kirol baldintza eta eskakizunak.

Kirol teknikari titulua izanik edo 2020-2021 ikasturtean lortzeko moduan egonik goi mailako zikloetan inskribatu nahi diren ikasleak.

17. Aurreko ikasturteetan Kirol irakaskuntzetako erdi mailako ziklo bat gainditu duten ikasleak, edo 2020-2021 ikasturtean gainditzen dutenak:

a) Ez dituzte betetzen Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

b) Ez dituzte betetzen Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

c) Ez dituzte betetzen Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko eskakizun akademikoak.

Aipatutako irakaskuntzetan sartzeko baldintza da goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko, gainditu beharko da, gainera, gaitasun artistikoaren proba bat, deialdi berariazko baten bidez iragartzen dena.

Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko, gainera, frogatu beharko dute betetzen dituztela indarreko araudiak eskatutako gainerako kirol baldintza eta eskakizunak.

18. Ikasle horiek Lanbide Heziketako goi mailako ziklo batean inskribatu nahi badute, sarrera proban inskribatu beharko dira. Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak edo Giza Zientziak modalitatean inskribatzen badira, berariazko zatia egitetik salbuestea eskatzen ahalko dute; Zientziak eta Ingeniaritza modalitatean edo Arteak modalitatean inskribatuz gero, ezin izanen dute eskatu berariazko zatia egitetik salbuestea.

19. Ikasle horiek Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean inskribatu nahi badute, sarrera proban inskribatu beharko dira. Arteak modalitatean inskribatuz gero, ez dute gaitasun artistikoaren proba egitera inskribatu beharrik izanen, eta lehentasunezko sarbidea izanen dute; beste modalitate batean inskribatuz gero, gaitasun artistikoaren proba egitera inskribatu beharko dira, deialdi berariazko baten bidez iragartzen dena, eta ez dute lehentasunezko sarbiderik izanen.

20. Ikasle horiek Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo batean inskribatu nahi badute, araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba egitera inskribatu beharko dira.

Ikasle horiek, Kirol Irakaskuntzetan sartzean, frogatu behar dute, gainera, betetzen dituztela indarreko araudiak eskatzen dituen gainerako kirol baldintza eta eskakizunak.

Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroko ikasleak.

21. Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroaren ondorioei dagokienez, honako hauek izanen dira, zer teknikari titulu edukitzen den eta goi mailako zer ziklotan sartu gogo den:

Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua izanik, Nafarroan Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan inskribatu nahi duten ikasleak: ikasle horiek ez dute sarrera proban inskribatu beharrik. Sarrera ikastaroa egina izateagatik hobari bat emanen zaie, zikloko batez besteko notari gehituko zaiona, eta horrela zehaztuko da Nafarroako hautapen prozesuan lehiatzeko nota.

22. Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua izanik, araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan inskribatu nahi duten ikasleak. Sarrera ikastaroa goi mailako zikloetan sartzeko proba baten baliokidea izanen da, eta, gainditua izanez gero, hobari bat emanen da (0,15 x sarrera ikastaroko batez besteko nota), sarrera probako batez besteko notari gehituko zaiona. Ikasle horiek Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko probetan inskribatu beharko dira.

Sarrera ikastaroa gainditu duten ikasleak:

–Ez dute egin behar Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba.

–Probaren azken kalifikazioa honela aterako da: sarrera ikastaroko irakasgai komunen batez besteko nota gehi ikastaro horrek ematen duen hobaria.

23. Kirol teknikari titulua izanik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko, Lanbide Heziketako edo araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan inskribatu nahi duten ikasleak. Sarrera ikastaroa goi mailako zikloetan sartzeko proba baten baliokidea izanen da, eta, gainditua izanez gero, hobari bat emanen da (0,15 x sarrera ikastaroko batez besteko nota), sarrera probako batez besteko notari gehituko zaiona. Ikasle horiek ziklo horietan sartzeko probetan inskribatu beharko dira.

Sarrera ikastaroa gainditu duten ikasleak:

a) Egindako sarrera ikastaroaren modalitate bereko sarrera proban inskribatuz gero: ez dute egin behar ez probaren zati komuna, ez berariazko zatia.

Probaren azken kalifikazioa honela aterako da: sarrera ikastaroko batez besteko nota gehi ikastaro horrek ematen duen hobaria.

Lehentasunezko sarbideari dagokionez, kasuan kasuko modalitateko sarrera probarako ezartzen denari jarraikiko zaio.

b) Arteak modalitateko sarrera proban inskribatuz gero:

–Arteak modalitateko sarrera ikastaroa egin ez badute: ez dute zati komuna egin beharrik (zati komun horren nota izanen da sarrera ikastaroko ikasgai komunen batez besteko nota), eta probaren berariazko zatia egin beharko dute. Berariazko zati horren nota izanen da egiten dituzten ariketetan lortzen dutena.

Sarrera probaren azken kalifikazioa honela aterako da: zati komunaren eta berariazko zatiaren kalifikazioen batuketaren batezbestekoa gehi sarrera ikastaroak ematen duen hobaria.

Gaitasun artistikoaren proba egitetik salbuetsiak egonen dira, baldin eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan inskribatu nahi badute.

–Arteak modalitateko sarrera ikastaroa egin badute: ez dute egin behar ez probaren zati komuna, ez berariazko zatia.

Probaren azken kalifikazioa honela aterako da: sarrera ikastaroko batez besteko nota gehi ikastaro horrek ematen duen hobaria.

c) Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatuz gero:

–Ez dute egin behar Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba.

–Probaren azken kalifikazioa honela aterako da: sarrera ikastaroko irakasgai komunen batez besteko nota gehi ikastaro horrek ematen duen hobaria.

24. Koordinazio epaimahaiak behar diren neurriak hartuko ditu goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroko ikasleei edo goi mailako zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroko ikasleei dagokienez gerta litezkeen gorabeheren gainean.

Teknikari titulua izanik, Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatzen diren 18 urteko ikasleak. Erdi mailako zikloa gainditu izanaren egiaztapena.

25. Proba egiteko urtean 18 urte betetzen dituzten ikasleek zilegi dute Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatzea, baldin eta kirol teknikari titulu bat eta Gorputz eta Kirol Jardueren arloko teknikari titulu bat baldin badituzte, edo lortu behar badituzte Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba egin behar duten ikasturtean zehar.

26. Kasu horietan, koordinazio epaimahaiak egiaztatuko du ea ikasleek gainditu duten erdi mailako zikloa eta ea, beraz, betetzen dituzten Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatzeko baldintzak. Honako kasu hauetan eginen da egiaztatze hori:

–Ikaslea Nafarroatik kanpo ikasten ari bada, edo Nafarroako ikastetxe pribatu batean, zikloak gainditu izana erakusten duen ziurtagiri akademikoaren fotokopia aurkeztu beharko du, beranduenez, sarrera probaren behin betiko emaitzen azken zerrendak argitaratu baino hiru egun baliodun lehenago.

–Ikaslea Nafarroako ikastetxe publiko edo itundu batean ikasten ari bada, ez du inolako agiririk aurkeztu beharrik. Koordinazio Epaimahaiak egiaztatuko du ikasle horiek zikloak gainditu dituzten. Horretarako, ikastetxeek EDUCAn agerrarazi beharko dituzte erdi mailako zikloen azken kalifikazioak, beranduenez, sarrera probaren behin betiko emaitzen azken zerrendak argitaratu baino hiru egun baliodun lehenago.

27. Ikasle horiek erdi mailako heziketa zikloren bat gainditzen ez badute, probako emaitzen behin betiko zerrendan “baliorik gabeko proba” agertuko da.

Garai bateko Batxilergo Bateratu Balioaniztuna (BBB) eginda lorturiko batxilergo titulua izanik, goi mailako zikloetan inskribatu nahi duten ikasleak.

28. Garai bateko Batxilergo Bateratu Balioaniztuna (BBB) eginda batxilergo titulua duten ikasleak:

a) Ez dituzte betetzen Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintzak, LOMLOE legearen bidez LOMCE legea indargabetu ondoren.

b) Ez dituzte betetzen Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko betebeharrak.

Aipatutako irakaskuntzetan sartzeko baldintza da goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko, gainditu beharko da, gainera, gaitasun artistikoaren proba bat, deialdi berariazko baten bidez iragartzen dena.

Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko, gainera, frogatu beharko dute betetzen dituztela indarreko araudiak eskatutako gainerako kirol baldintza eta eskakizunak.

29. Ikasle horiek goi mailako zikloetan sartzeko probetan inskribatu beharko dira, Nafarroan goi mailako heziketa ziklo batean inskribatu nahi badute.

Egindako BBB motarekin zerikusia duen modalitateko sarrera proban inskribatu beharko dira, honen arabera:

–A aukera, “Letrak” BBBn: Gizarte Zientziak modalitatea eta Giza Zientziak modalitatea.

–B aukera, “Zientziak” BBBn: Zientziak eta Ingeniaritza modalitatea eta Osasun Zientziak modalitatea.

Kasu horretan, inskripzio orrian eskatu beharko da probaren bi zatietatik salbuestea. Sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da BBBko hiru ikasmailetako irakasgaietan lortutako batez besteko nota.

30. Egindako BBB motari dagokion modalitatean ez beste batean inskribatu nahi izanez gero, proba oso-osorik egin beharko dute.

3. ERANSKINA

PROBEN KOORDINAZIO EPAIMAHAIA

Ebaluazio epaimahaiak

Sarrera proben koordinazio epaimahaia.

1. Koordinazio epaimahai bat eratuko da, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izendatua, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak proposaturik, kide hauek izanen dituena: mahaiburu bat, idazkari bat eta lau mahaikide.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat izanen da mahaiburua. Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko kide bat izanen da idazkaria, eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako langile bat mahaikide izanen da. Gainerako hiru mahaikideak, berriz, kidego hauetakoak izanen dira: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Gainera, koordinazio epaimahaiak, arrazoiak emanda, eskatzen ahalko du koordinazio epaimahaiaren aholkulari batzuk izenda daitezela. Horiek ere Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak izendatuko ditu.

Zikloetan sartzeko proben koordinazio epaimahaiko kideak izendatzeko ebazpenean, jaso daitezke proben kudeaketarekin eta funtzioekin lotutako jarraibide osagarriak, bai koordinazio epaimahaiari dagokionez, bai ebaluazio epaimahaiei dagokienez.

2. Koordinazio epaimahaiaren eginkizunak.

a) Zikloetan sartzeko proben antolaketa, garapena, egiteko modua eta ebaluazioa koordinatzea.

b) Probak egiteko egunari eta moduari buruzko berariazko jarraibideak ematea.

c) Begiratzea zikloetan sartzeko proben edukia ebazpen honetan ezarritako curriculum erreferentzien araberakoa dela, edo aplikatu beharreko beste batzuen araberakoa.

d) Hurrengo oinarrian deskribatzen diren lanak egiteko behar diren ebaluazio epaimahaien eta aholkularien kopurua zehaztea, eta epaimahai horietan mahaikide gisa arituko diren kideen izendapena proposatzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariari.

e) Ebaluazio epaimahaietan mahaikide gisa aritu behar duten pertsonak hautatzeko prozedura eta/edo irizpideak zehaztea, ezarrita dagoen urteroko berrikuntza egin ahal izateko.

f) Probak prestatzeaz arduratuko diren pertsonak izendatzea eta probak ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak ezartzea.

g) Hezkuntza Departamentuko web orrian izangai onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzea, eta horiei buruz aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.

h) Sarrera probetan onartuak izateko epez kanpo aurkezten diren eskaerak ebaztea.

i) Probaren egokitzapenak zehaztea desgaitasunen bat dutenentzat.

j) Zehaztea eta egiaztatzea, ebazpen honetan adierazitako uneetan, sarrera probetan inskribatzen direnen kasuan kasuko baldintzak.

k) Ebazpen honetan zehaztutako kalifikazioak egiaztatzea eta behar diren neurriak hartzea. Prozesuko aktak betetzea.

l) Bidezkoa denean, probako esparru edo zatiren bat egitetik salbuesteko eskaerak ebaztea, aurreko deialdietan gaindituak daudelako, bai eta lan esperientziari dagozkionak ere goi mailako zikloetan sartzeko probetan, edo ebazpen honetan aipatutako beste edozein.

m) Desgaitasuna dela-eta egin beharreko egokitzapen eskaerei buruzko erreklamazioak ebaztea, bai eta aurreko deialdietan gainditutako arloen edo zatien ziurtapen partzialei buruzkoak ere.

n) Egiten diren gainerako erreklamazioei buruz ebaztea, proben kalifikazioari buruzkoak izan ezik, horiek ebaluazio epaimahaien eskumenekoak baitira.

o) Sarrera proben kasuan kasuko deialdiaren memoria prestatzea.

p) Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak edo Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak zehazten duen beste edozein eginkizun.

Erdi mailan sartzeko proben ebaluazio epaimahaiak.

3. Eratuko diren ebaluazio epaimahaiak, oro har, honako kide hauek osatuko dituzte:

–Mahaiburu bat: Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izendatua, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak proposaturik.

–Esparru hauetako bakoitzeko mahaikide bat: komunikazio esparrua, gizarte esparrua, esparru zientifiko-teknologikoa (matematika), esparru zientifiko-teknologikoa (natura zientziak) eta esparru zientifiko-teknologikoa (teknologia).

Goi mailan sartzeko proben ebaluazio epaimahaiak.

4. Oro har, ebaluazio epaimahai hauek eratuko dira:

–Zientziak eta Ingeniaritza modalitateko ebaluazio epaimahaia.

–Osasun Zientziak modalitateko ebaluazio epaimahaia.

–Gizarte Zientziak eta Giza Zientziak modalitateko ebaluazio epaimahaia.

–Arteak modalitateko ebaluazio epaimahaia.

5. Zientzietako eta Ingeniaritzako ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Mahaiburu bat: Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izendatua, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak proposaturik.

–Irakasgai hauetako bakoitzeko mahaikide bat: Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa), Matematika, Fisika eta Kimika, Marrazketa Teknikoa eta Teknologia Industriala.

6. Osasun Zientzietako ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Mahaiburu bat: Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izendatua, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak proposaturik.

–Irakasgai hauetako bakoitzeko mahaikide bat: Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa), Matematika, Biologia, Fisika eta Kimika, Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.

7. Gizarte Zientzietako eta Giza Zientzietako ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Mahaiburu bat: Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izendatua, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak proposaturik.

–Irakasgai hauetako bakoitzeko mahaikide bat: Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa), Matematika, Enpresaren Ekonomia, Geografia, Psikologia eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

8. Arteen ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Mahaiburu bat: Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izendatua, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak proposaturik.

–Irakasgai hauetako bakoitzeko mahaikide bat: Gaztelania, Artearen Historia, Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa), Marrazketa Artistikoa, Bolumena eta Marrazketa Teknikoa.

9. Horiez gain, oro har, mahaikide hauek izendatuko dira, goi mailako proben ebaluazio epaimahai guztietan zeharka ariko direnak:

–Mahaikide bat Euskara irakasgairako.

–Mahaikide bat Atzerriko Hizkuntza (Frantsesa) irakasgairako.

Ebaluazio epaimahai guztientzako xedapen komunak.

10. Mahaikide gisa arituko diren pertsonak Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu, proben koordinazio epaimahaiak proposaturik.

Ebaluazio epaimahaiek sarrera probak zuzen garatzeko behar duten egonkortasuna izan dezaten, sarrera proben aurreko deialdian mahaikide gisa aritu ziren pertsonen artetik eginen da izendapena.

Orobat, ebaluazio epaimahaiak osatzen dituzten pertsonak berritzearren, epaimahai horietan mahaikide gisa aritzen diren pertsonen %10 berrituko dira urtero, baldin eta urteroko berrikuntza hori egiteko izangai aski baldin badago. Izendapen hori irakasle hautagaien artetik aukeratuz eginen da, koordinazio epaimahaiak zehazten dituen prozedurari eta/edo irizpideei jarraikiz.

11. Ebaluazio epaimahaietan mahaikide gisa parte hartu nahi duten irakasleek eskatu egin beharko dute sarrera proben koordinazio epaimahaiari eskabide bat igorriz, Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan adierazten diren epeetan. Fitxa hori helbide honetan dago ikusgai:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Lanbide%20Heziketako,%20Arte%20Plastikoetako%20eta%20Diseinuko%20eta%20Kirol%20Irakaskuntzako%20zikloetan%20sartzeko%20probak

Eskabidean beren datu pertsonal eta akademikoak adierazi beharko dituzte (2019-2020 ikasturtean zein ikastetxetan ematen dituen eskolak eta zein irakasgai eta/edo modulu ematen dituen).

Hauek dira bete beharko dituzten baldintzak:

–Ikasturte honetan irakasle izatea.

–Mahaikide gisa aritu nahi duen irakasgaian edo esparruan irakaslana esleitua izatea.

–Bateraezintasun egoeraren batean ez egotea, zikloetan sartzeko probetako balizko ikasleekin duten ahaidetasuna dela eta.

12. Ebaluazio epaimahai bakoitzean, aholkulariek lagundu dezakete, ebaluatu eta kalifikatu beharreko irakasgaien eta antolaketa-beharren arabera, koordinazio epaimahaiak proposaturik. Aholkulari horiek Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu.

13. Ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak kidego hauetakoak izanen dira: katedradunak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak edo Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuetan edo arte eskoletan ari direnak (ahal delarik, sarrera ikastaroa ematen), edo, bestela, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileak.

14. Ebaluazio epaimahaien eginkizunak:

a) Zikloetan sartzeko probak ongi garatzeko ezartzen diren epeak eta ordutegiak betetzea.

b) Zein ebaluazio epaimahaitan jarduteko izendatzen den, haren eraketa bilerara joatea.

c) Ebaluazio epaimahaiko kide gisa dagozkion eginkizunak betetzean behar den konfidentzialtasuna betetzea.

d) Proben antolaketa eta garapena bermatzeko ezartzen diren neurri egokiak hartzea, ikastetxearen baliabideen arabera.

e) Probetara joatea eta haiek modu egokian gauzatzen direla zaintzea.

f) Izangaien nortasuna egiaztatzea.

g) Probak zuzendu eta kalifikatzea koordinazio epaimahaiak adierazten dituen epeetan, ariketak zuzentzeko ezartzen diren irizpideak aplikatuz.

h) Proben behin-behineko eta behin betiko emaitzen aktak betetzea eta probak egin diren ikastetxean argitaratzea adierazitako epeetan.

i) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea adierazitako epeetan.

j) Sarrera proben 2020ko deialdiaren memoria prestatzea, bere ebaluazio epaimahaiari buruzkoa.

k) Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak edo Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak zehazten duen beste edozein eginkizun.

l) Helburuak egoki betetzeko, probetako koordinazio epaimahaiak agintzen dien beste edozein eginkizun.

Aholkulariak.

15. Antolaketa eta zuzenketarako aholkulariek eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Aholkulari zuzentzaileak:

–Probak zuzentzea eta kalifikatzea, eta ebaluazio epaimahaiak behar duen informazio guztia ematea, zehaztutako epean eta moduan, ariketak zuzentzeko ezartzen diren irizpideak aplikatuz.

–Ezarritako epean eta moduan, proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioen berri ematea ebaluazio epaimahaiari eta ebazpenean laguntzea.

–Ebaluazio epaimahai baten aholkulari gisa dagozkion eginkizunak betetzean behar den konfidentzialtasuna betetzea.

–Aurrekoekin lotutako beste edozein eginkizun, proben koordinazio epaimahaiak zehazten dituenak.

b) Antolaketa beharrengatik izendatzen diren aholkulariak:

–Probak egiteko prozesua zaintzea eta kontrolatzea, bai eta probak egitean gerta litezkeen beharrei erantzutea ere.

–Parte hartzea proben kudeaketa prozesuan, hala probak egin aurreko kudeaketan, nola probak egin bitartean eta probak egin ondoko kudeaketan ere.

–Ebaluazio epaimahai baten aholkulari gisa dagozkion eginkizunak betetzean behar den konfidentzialtasuna betetzea.

–Aurrekoekin lotutako beste edozein eginkizun, proben koordinazio epaimahaiak zehazten dituenak.

Nahitaezkotasuna.

16. Izendatzen diren koordinazio epaimahaiko kideek, ebaluazio epaimahaietako kideek eta aholkulariek nahitaez parte hartu beharko dute epaimahaietan.

Konpentsazioa.

17. Koordinazio epaimahaiko eta ebaluazio epaimahaietako kideen eta aholkularien lanak Unibertsitatez Kanpoko Irakaskuntza Hobetzeko Neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 12.2 artikuluan ezarritakoekin parekatuko dira.

18. Koordinazio epaimahaiko kideek, ebaluazio epaimahaietako kideek eta aholkulariek dagozkien diru konpentsazioak izanen dituzte, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 84/2016 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz; izan ere, han ezartzen da zer konpentsazio jasoko duten, Hezkuntza Departamentuak Nafarroan garaturik, Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreetako eta hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan eta Arte Plastikoetako lanbide irakaskuntzetan sartzeko probetako ebaluazio batzordeetako eta koordinazio batzordeko kideek, bai eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen probetakoek ere.

Errekurtsoak.

19. Ebaluazio epaimahaiek eta koordinazio epaimahaiak ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

4. ERANSKINA

Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren curriculum erreferentzia, garapena, edukiak eta ebaluazio irizpideak

KOMUNIKAZIO ESPARRUA

Curriculum erreferentzia

24/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Gaztelania eta Literatura: 2. multzoa (idatzizko komunikazioa: irakurmena eta idazmena) eta 3. multzoa (hizkuntzaren ezagutza), DBHko 3. eta 4. mailetakoak.

–Euskal Hizkuntza eta Literatura: 2. multzoa (idatzizko komunikazioa: irakurmena eta idazmena) eta 3. multzoa (hizkuntzaren ezagutza), DBHko 3. eta 4. mailetakoak.

Gutxieneko edukiak

Gaztelania/Euskara.

1. –Oinarrizko hiztegia, gramatika funtzionala eta estiloa eta hizkuntzaren funtzioak sendo ezagutzea.

2. Bateko eta besteko literatur testuak eta haien ezaugarri nagusiak bereiztea. Idatziaren ulermena, konposizioa eta idazmena: maitagarrien ipuinak, mitoak, elezaharrak, poemak, poesia lirikoa, antzerkia, ipuin laburrak, eleberriak, etab.

3. Bateko eta besteko testu ez-literarioak eta haien ezaugarri nagusiak bereiztea. Idatziaren ulermena, konposizioa eta idazmena: –Curriculum vitae-a, inprimakiak, txostenak, editorialak, saiakerak, hitzaldiak, etab.

4. Hizkuntzak eta komunikazio moduek denboran zehar eta esparru geografiko, sozial eta komunikatibo desberdinetan duten aldagarritasunaren kontzientzia.

Hizkuntzaren probaren ariketarako berariazko ebaluazio irizpideak

Gaztelania/Euskara.

–Izenburua edukiari eta testuaren izaera eta tonu orokorrari egokitzea.

–Edukia eta horren egokitzapen teknikoa. Era objektibo eta zehatzean islatu beharko da egileak adierazi duena, eta ideia nagusiak bildu beharko ditu, eta ez osagarriak bakarrik.

–Norberaren argudioek barne-batasuna eduki beharko dute. Egilearen iritziaren alde edo kontra jarriko dira, argudio arrazoituak emanez.

–Zuzentasuna hizkuntzaren, ortografiaren eta sintaxiaren aldetik.

Probaren garapena

Gaztelania/Euskara.

Proba honen abiaburua idatziz emanen den espezializatu gabeko gai zehatz bati buruzko informazioa izanen da. Proba honetan, izangaiak honako hauek egiteko gai izan behar du:

–Testuari zehatz egokitzen zaion izenburua jartzea.

–Informazio hori ulertu, aztertu eta idatziz laburtzea, hizkuntza egoki erabiliz.

–Gaiaren atalen batean adierazi denaren aldeko edo aurkako iritziak, idatziz eta koherentziaz, ematea.

GIZARTE ESPARRUA

Curriculum erreferentzia

24/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Geografia eta Historia.

Gutxieneko edukiak

1. Gizarte Zientziak: jendarteak.

–Biztanleria. Biztanleriaren egitura eta banaketa Nafarroan, Espainian eta Europar Batasunean. Immigrazioaren eragina. Gaur egungo arazo nagusiak eta joera demografikoak.

–Hiria. Hirien handitzea. Hirietako arazoak.

–Europar Batasuna. Oinarrizko erakundeak.

–Espainiako antolaketa politikoa eta administratiboa. Estatua eta autonomia erkidegoak. Nafarroako Foru Komunitatea.

–Jarduera ekonomikoak Espainian eta Nafarroan. Nekazaritza eta industria jardueren modernizazioa. Ekonomiak hirugarren sektorera jotzea: zerbitzuen garapena.

–Ingurumen arazoak. Lurra suntsitzea. Uraren eta airearen kutsadura. Kutsadura akustikoa. Biodibertsitatearen galera.

2. Geografia: gune geografikoak.

Europa kontinentearen oinarrizko ezaugarri fisikoak. Erliebea. Kostaldea eta ibai sarea. Klima eta landaredia.

–Espainiako eta Nafarroako ezaugarri fisiko nagusiak. Aniztasun geografikoa. Erliebea eta hidrografia. Klima eta landaredia. Naturaguneak.

–Espazioaren errepresentazioa eta koordenatu kartografikoak. Mapak. Eskalak. Latitudea eta longitudea.

3. Historia garaikidea eta gizartea.

–Industria iraultza. Ingalaterrako industria iraultza sortzeko faktoreak. Industria nagusiak eta energia iturriak. Industria iraultzaren 1. eta 2. faseen arteko desberdintasunak. Liberalismo ekonomikoa: teoria horren oinarrizko printzipioak.

–Langileen mugimenduaren hastapenak: luditak, sindikalistak eta sozialista utopikoak. Langileen mugimenduaren ideologiak: marxismoa eta anarkismoa.

–Inperialismoa eta Mundu Gerra: zabalkunde kolonialaren arrazoiak. Inperio kolonial nagusiak. Gerra piztu zuten faktoreak eta elkarren aurka aritu ziren blokeak. Gerraren ondorio batzuk.

–Gerren arteko Europa: 1917ko urriko iraultza Errusian. 1929ko kraka, Beheraldi Handia eta New Deal-a Estatu Batuetan. Faxismoen ezaugarriak. Benito Mussoliniren faxismoa eta Adolf Hitlerren nazionalsozialismoa.

–II. Mundu Gerra: alderdiak eta ondorio nagusiak.

–Europa II. Mundu Gerraren ondoren: Gerra Hotzaren kontzeptua eta sistema bipolarra: aliantza militarrak eta piztutako gatazka nagusiak. Deskolonizazioa: arrazoiak, sortutako estatu berriak. Neokolonialismoa eta Hirugarren Mundua.

–Gaur egungo mundua: demokratak eta errepublikazaleak Estatu Batuetan; Europar Batasunaren handitzeak eta Europako politika sozio-ekonomikoa; Japonia eta bere ekonomia kapitalista.

–Mundu komunista: SESB, superpotentzia Stalinekin, Perestroika, Berlingo Harresiaren erortzea eta EIE; Jugoslaviaren desegitea; Txina, XXI. mendeko potentzia. XX. eta XXI. mendeetako gizartea eta zientzia: globalizazioa; munduko desberdintasunak; aurrerapen zientifiko-teknologikoa genetikan, medikuntzan eta bioteknologian.

Hizkuntzaren probaren ariketarako berariazko ebaluazio irizpideak

–Adieraztea, informazioa lortzea eta argi, labur, era ordenatuan eta zuzen aurkeztea.

–Populazioaren egitura deskribatzea. Migrazio mugimenduen zergatiak aztertzea, gure jendarteetan (nafarra, espainiarra eta europarra) duten eragina baloratuta.

–Gure inguruko hirietan gaur egun dauden arazo nagusiak identifikatzea.

–Nafarroako, Espainiako eta Europar Batasuneko funtsezko antolaketa politiko-administratiboa identifikatzea.

–Lurreko ingurune natural handiak lokalizatu eta deskribatzea; nekazaritzako paisaia motak; lehengaiak eta energia baliabideak ekoizteko guneak.

–Giza portaera eta ekintzetatik ondorioztatzen ahal diren zergatiak, ondorioak, harremanak (ingurumenekoak, sozialak) deskribatzea.

–Nafarroako, Espainiako eta Europako ezaugarri fisikoak eta naturaguneak identifikatu eta deskribatzea.

–Testu, mapa, grafiko edo estatistika bateko informazioa ulertu, erkatu eta identifikatzea.

–Garrantzi handiko gertaerak eta prozesu historikoak denboran eta espazioan identifikatu eta interpretatzea.

–Etengabeko garapen zientifiko eta teknikoak gure gizartean duen eragina identifikatu, aztertu eta baloratzea, arlo politikoan, ekonomikoan eta kulturalean dituen eraginak baloratuta.

Probaren garapena

Proban Gizarte Zientzien lehen eduki multzoko 3 galdera, Geografiako bigarren multzoko beste 3 eta Historiako hirugarren multzoko beste 4 erantzun beharko dira.

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ESPARRUA

Curriculum erreferentzia

24/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Irakaskuntza Aplikatuetara Bideratutako Matematika, DBHko 3. eta 4. mailak.

–Biologia eta Geologia, DBHko 3. eta 4. mailak.

–Teknologia: DBHko 3. eta 4. mailak.

–Plastika eta ikus-hezkuntza: 3. multzoa. DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa/2. multzoa. DBHko 4. mailako Marrazketa Teknikoa.

MATEMATIKAKO ARIKETA

Gutxieneko edukiak

1. Aritmetika eta aljebra.

–Zenbaki arruntak. Lerro zuzenean nola irudikatu. Eragiketak zenbaki arruntekin. Zenbaki sistema hamartarra.

–Magnitudeak eta haien neurpidea. Sistema metriko hamartarra. Luzeraren, masaren, edukieraren, azaleraren eta bolumenaren unitateak. Magnitude bereko unitateak nola eraldatu. Edukieraren eta bolumenaren arteko erlazioa.

–N-rekiko zatigarritasuna. Zenbaki arrunt bat faktore lehenetan nola deskonposatu eta bi zenbakiren zatitzaile komunetako handiena eta multiplo komunetako txikiena nola kalkulatu.

–Zatiki baliokideak. Zatiki laburtezinak nola kalkulatu. Izendatzaile komunera nola erreduzitu.

–Zenbaki osoen, zatikien eta zenbaki hamartarren bidezko eragiketa oinarrizkoak. Eragiketen hierarkia eta parentesiaren erabilera. Oinarri arrazionaleko eta berretzaileko potentziak.

–Magnitude zuzenki proportzionalak eta alderantziz proportzionalak. Hirukotearen erregela sinple zuzenekoa eta alderantzizkoa.

–Portzentajeak: portzentajeen gehitze eta gutxitzeak nola kalkulatu. Problemen ebazpenean nola aplikatu.

–Lehen graduko ekuazioak eta bi ezezaguneko bi ekuazio linealeko sistemak aljebra bidez nola ebatzi. Bi ezezaguneko bi ekuazio linealeko sistemak nola sailkatu.

–Bigarren graduko ekuazioak aljebra bidez nola ebatzi.

–Lehen eta bigarren graduko ekuazioak eta bi ezezaguneko bi ekuazio linealen sistemak nola erabili naturako fenomenoekin, eguneroko bizitzarekin eta informazioaren munduarekin lotura duten problemak ebazteko. Ebazpena kritikoki interpretatzea.

2. Estatistika eta probabilitatea.

–Oinarrizko terminologia. Izaera estatistiko kualitatibo eta kuantitatiboa. Banaketa diskretuak.

–Datu kontaketa. Maiztasun taulak, barra eta sektore diagramak nola osatu eta interpretatu.

–Batezbesteko aritmetikoa, mediana eta moda kalkulatzea eta interpretatzea datu gutxi dituen banaketa diskretu batean.

–Estatistikak eguneroko bizitzan dituen aplikazioak.

3. Geometria.

–Planoaren geometriaren oinarrizko elementuak. Lerro zuzenen arteko intzidentzia, paralelismo eta zutitasun erlazioak.

–Oinarrizko irudi lauen azalera eta perimetroa nola kalkulatu. Nola kalkulatu azalerak irudi sinpletan deskonposatuz.

–Zirkunferentziak eta zirkuluak. Zirkunferentziako angelu eta arkuen arteko erlazioak. Lerro zuzenen eta zirkunferentzien arteko posizio erlatiboak.

–Pitagoras-en teorema. Justifikazio geometrikoa. Triangelu angeluzuzen bateko aldeak sistematikoki nola kalkulatu.

–Azalera eta bolumenak nola kalkulatu.

–Talesen teorema eta haren aplikazioak: segmentu bat zati proportzionaletan nola zatitu.

–Triangelu antzekoak. Antzekotasun arrazoia eta azaleren arrazoia. Mapak eta planoak interpretatzea: eskalak.

–Angeluen neurketa: radiana. Edozein angeluren arrazoi trigonometrikoak. Arrazoi trigonometrikoen arteko harremanak. Triangelu angeluzuzenak ebaztea. Kalkulagailu zientifikoa nola erabili kalkulu trigonometrikoetan.

4. Funtzioak eta grafikoak.

–Plano kartesiarra. Koordenatu-ardatzak. Koordenatu kartesiarrak nola erabili puntuak irudikatu eta identifikatzeko.

–Koordenatu kartesiarrak. Balio-taulak eta grafiko kartesiarrak. Enuntziatuetan edo balio-tauletan ematen diren erlazioak. Balio-taulak nola osatu eta nola interpretatu. Balio-taula bat oinarri, grafiko bat nola osatu.

–Naturako fenomenoekin, eguneroko bizitzarekin eta informazioaren munduarekin lotutako grafikoak interpretatu eta irakurtzea.

Hizkuntzaren probaren ariketarako berariazko ebaluazio irizpideak

–Ariketa guztietan neurketa unitateak zuzen erabiltzea.

–Traiektoriak, azalerak edo bolumenak beste sinpleago batzuetan xehakatzea.

–Oinarrizko kontzeptuak eta hiztegia egoki erabiltzea egoerak aztertzean eta problema praktikoak ebaztean.

–Estatistikako informazioak interpretatzea, kontuan hartuta irudikapen grafikoen egokitasuna eta parametroen adierazgarritasuna.

Probaren garapena

Ariketak 10 galdera izanen ditu.

ZIENTZIETAKO ETA TEKNOLOGIAKO ARIKETA

Gutxieneko edukiak

1. Zientziak.

–Magnitudeak eta neurriak (luzera, azalera, masa, kapazitatea, dentsitatea...) Multiploak eta azpimultiploak. Problemen aplikazio eta ebazpena.

–Energia kontzeptua. Energia, materiaren aldaketen zergatia. Energiaren jatorri desberdinak. Energia motak. Gizakiak erabiltzen dituen energia iturriak: berriztagarriak eta berriztaezinak. Energiaren kontserbazioaren printzipioa.

–Materia mineralaren antolaketa. Mineralaren eta harriaren arteko bereizketa. Mineral elkarketen prozesu nagusiak harriak osatzeko (harri motak). Harrien erabilera (eraikuntza, erregai fosilak, mineral erabilgarriak...)

–Beroa eta tenperatura. Beroa aldaketen eragile. Beroa eta tenperatura bereiztea. Bero trukeak: oreka termikoa. Beroaren bestelako ondorioak.

–Paisaia. Aldaketak paisaian. Meteorizazioa. Lurraren eraketa. Higadura. Higadura eragileak eta eragiten dituzten higadura mota nagusiak. Arriskuak eta arazoak.

–Izaki bizidunen dibertsitatea. Bizidunen konposizioa: materia organikoa eta materia ez-organikoa. Biziaren jatorria. Zelula: izaki bizidunen batasun funtzionala. Zelulen antolaketa mailak. Beren sailkapenerako irizpide eta elementuak. Talde nagusiak. Dibertsitatearen mantentzearen garrantzia baloratzea.

–Gizakiak eta osasuna. Nutrizio, harreman eta ugalketa funtzioak: bakoitzaren helburuak, antolaketa aparatu eta organo desberdinetan. Aurrekoa grafikoki irudikatuta, gizakiari aplikatzea. Defentsa immunologikoak. Bizi estiloa eta osasuna: gaitzen prebentzioa.

–Biosfera. Ekosistemaren kontzeptua eta antolaketa (ekoizleak, kontsumitzaileak, kateak eta elikasareak). Ekosistemen egonkortasuna mantentzearen garrantzia.

2. Teknologia.

a) Erabilera teknikoko materialak:

–Zura. Jatorria eta ezaugarriak. Erabilera arrunteko zurak: naturalak eta eraldatuak. Zuraren eratorriak: papera eta kartoia. Zuren aplikazio arruntenak.

–Metala. Material ferrikoak (burdina, galdaketa eta altzairua), eta ferrikoak ez diren beste metal batzuk (kobrea, aluminioa). Propietate mekanikoak, elektrikoak, termikoak.

b) Adierazpen eta komunikazio grafikoko teknikak:

–Marrazteko tresnak. Erregela, eskuaira, kartaboia eta konpasa erabiltzea.

–Zirriborroa eta krokisa.

–Trazadura geometriko oinarrizkoak.

–Perspektiba.

–Eskalak.

c) Egiturak eta mekanismoak:

–Makina sinpleak.

–Mugimenduak transmititu eta eraldatzen dituzten mekanismoen deskripzioa eta funtzionamendua: txirrikak, engranajeak, pinoi-katea, pinoia eta kremailera.

–Transmisio erlazioa. Aplikazioak.

d) Elektrizitatea:

–Zirkuitu elektrikoa. Oinarrizko magnitude elektrikoak: erresistentzia, potentzial-diferentzia, intentsitatea. Ohmen legea.

–Muntaketa elektriko bakunak: zirkuitua seriean, paraleloan eta zirkuitu mistoak.

e) Informazioaren teknologiak:

–Ordenagailua: bere osagaiak, funtzionamendua eta erabilera oinarrizkoa. Periferikoak: inprimagailua, monitorea, teklatua, sagua...

–Testu prozesadoreak.

–Informazioa nola bilatu Internet sarearen bidez. Nabigatzaileen erabilera. Posta elektronikoa.

Hizkuntzaren probaren ariketarako berariazko ebaluazio irizpideak

1. Natura Zientziak.

–Energiaren kontzeptu kualitatiboa erabiltzea gure ingurunean gertatzen diren aldaketetan energiak duen zeregina azaltzeko, eta energia iturri berriztagarriek eta berriztaezinek gizartean eta ingurumenean duten garrantzia eta eragina hautematea.

–Beroa eta tenperatura bereiztea. Gorputz batek xurgatzen edo igortzen duen beroan eragina duten faktoreak ezagutu eta horren formulak aplikatzea. Beroaren ondorio desberdinen arteko desberdintasunak ezartzea. Beroaren hedapen mota desberdinen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea.

–Paisaia desberdinak, beren aldaketak eta ingurunean duten eragina zein diren jakitea eta identifikatzea.

–Zelularen funtsezko zatiak identifikatzea, eskemetatik edo irudikapen grafikoetatik abiatuta.

–Gorputzaren organoak, sistemak eta aparatuak egiten dituzten funtzioekin erlazionatzea eta nutrizio, harreman eta ugalketa prozesuetan zenbait aldagaik sortzen dituzten ondorioak egiaztatzea.

–Osasunean alderdi fisikoek, psikologikoek eta sozialek eragiten dutela onartzea eta, gaixotasunei aurrea hartzeko nahiz bizi kalitatea hobetzeko, bizi estiloek eta zientzia biomedikoen ekarpen etengabeek duten garrantzia kontuan hartzea.

–Izaki bizidunen dibertsitatearen garrantzia aztertu eta baloratzea, bai eta ekosistema desberdinena ere.

2. Teknologia.

–Produkzio prozesu batean, aparatu bat osatzen denean edo instalazio tekniko arrunt batean erabiltzen diren tresnak eta teknikak deskribatzeko hitz egokiak erabiltzea.

–Produktu batek izan dezakeen fabrikazio prozesua eta materialak deskribatzea, eta horren produkzioaren eta erabileraren arrazoi ekonomikoak eta ingurumeneko ondorioak baloratzea.

–Aplikazio praktiko jakin baterako materialak hautatzea, eta, berezko propietateekin batera, faktore teknikoak, ekonomikoak eta ingurumenekoak kontuan hartzea.

–Oinarrizko eraikuntza geometrikoak dituzten formen konfigurazioari buruzko problemak ebaztea.

–Ulertzeko errazak diren industria elementuen irudikapena aztertzea, bista eta perspektiba sistemak erabilita.

–Baliabide grafiko eta idatzizko baliabide egokiak aplikatzea makina, zirkuitu edo sistema teknologiko jakin baten osaera eta funtzionamendua deskribatzeko.

Erabilera ezaguneko produktu tekniko bat osatzen duten elementu funtzionalak identifikatzea, eta osotasunaren funtzionamenduan horietako bakoitzak betetzen duen eginkizuna adieraztea.

–Zirkuitu elektriko bat interpretatzea, aplikazio bereizgarri baten plano edo eskematik abiatuta.

–Informazio teknologiek egungo gizartean dituzten eraginetako batzuk aztertu eta baloratzea, gertatu diren aldaketetatik eta lanbideetan izan duten eraginetik abiatuta.

–Ordenagailua osatzen duten ezaugarri fisikoak identifikatzea eta beren funtzioak bereiztea. Oinarrizko biltegiragailuak eta periferikoak (sarrerakoak eta irteerakoak) lotu eta erabiltzea.

–Informatikako baliabideak erabiliz, idatzizko dokumentu inprimatuak egitea.

–Testu-prozesadorea erabiltzea.

Ariketaren garapena

Ariketak 5 galdera izanen ditu 1. atalekoak (“Zientziak”) eta 5 galdera 2. atalekoak (“Teknologia”).

5. ERANSKINA

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren curriculum erreferentzia, edukiak eta ebaluazio irizpideak

1. Probako zati komuneko irakasgaiak.

GAZTELANIA / EUSKARA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Gaztelania.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Gaztelania eta Literatura I eta II: 1., 2. eta 3. multzoak.

–Euskal Hizkuntza eta Literatura I eta II: 1., 2. eta 3. multzoak.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Gaztelania irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Gaztelania irakasgairako ezarritakoak.

ESPAINIAKO HISTORIA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Espainiako Historia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Espainiako Historia.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Espainiako Historia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Espainiako Historia irakasgairako ezarritakoak.

ATZERRIKO HIZKUNTZA: INGELESA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

Atzerriko hizkuntza. Ingelesa

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Atzerriko Lehen Hizkuntza I eta II. Ingelesa.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa) irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa) irakasgairako ezarritakoak.

ATZERRIKO HIZKUNTZA: FRANTSESA

Curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Atzerriko Lehen Hizkuntza I. Frantsesa.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

Ez dago.

Edukiak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Atzerriko Lehen Hizkuntza I (Frantsesa) irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Atzerriko Lehen Hizkuntza I (Frantsesa) irakasgairako ezarritakoak.

MATEMATIKA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Matematika.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Matematika I eta II.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Matematika irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Matematika irakasgairako ezarritakoak.

GIZARTE ZIENTZIEI APLIKATUTAKO MATEMATIKA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I eta II.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I eta II irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I eta II irakasgairako ezarritakoak.

ARTEAREN HISTORIA

Curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Artearen historia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

Ez dago.

Edukiak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Artearen Historia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Artearen Historia irakasgairako ezarritakoak.

2. Probako berariazko zatiko irakasgaiak.

FISIKA ETA KIMIKA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Fisika eta Kimika.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Fisika eta Kimika.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Fisika eta Kimika irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Fisika eta Kimika irakasgairako ezarritakoak.

MARRAZKETA TEKNIKOA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Marrazketa Teknikoa.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Marrazketa Teknikoa I eta II.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Marrazketa Teknikoa irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Marrazketa Teknikoa irakasgairako ezarritakoak.

TEKNOLOGIA INDUSTRIALA

–Teknologia Industriala.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Teknologia Industriala I eta II.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Teknologia Industriala irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Teknologia Industriala irakasgairako ezarritakoak.

ENPRESAREN EKONOMIA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Enpresaren Ekonomia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Ekonomia.

–Enpresaren Ekonomia.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Marrazketa Teknikoa irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Marrazketa Teknikoa irakasgairako ezarritakoak.

MARRAZKETA TEKNIKOA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Marrazketa Teknikoa.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Marrazketa Teknikoa I eta II.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Enpresaren Ekonomia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Enpresaren Ekonomia irakasgairako ezarritakoak.

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I eta II.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak irakasgairako ezarritakoak.

GEOGRAFIA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Geografia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Geografia.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Geografia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Geografia irakasgairako ezarritakoak.

PSIKOLOGIA

Curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Psikologia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

Ez dago.

Edukiak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Psikologia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Psikologia irakasgairako ezarritakoak.

BIOLOGIA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Biologia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Biologia eta Geologia: 1. multzotik 6.era, biak barne.

–Biologia.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Biologia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Biologia irakasgairako ezarritakoak.

KIMIKA ETA FISIKA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Kimika eta Fisika.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Fisika eta Kimika.

–Kimika.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Kimika eta Fisika irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Kimika eta Fisika irakasgairako ezarritakoak.

LURRAREN ETA INGURUMENAREN ZIENTZIAK

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Biologia eta Geologia.

–Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.

–Geologia.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak irakasgairako ezarritakoak.

MARRAZKETA ARTISTIKOA

Curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Marrazketa Artistikoa I eta II.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

Ez dago.

Edukiak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Marrazketa Artistikoa I eta II irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Marrazketa Artistikoa I eta II irakasgairako ezarritakoak.

BOLUMENA

Curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Bolumena.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

Ez dago.

Edukiak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Bolumena irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Bolumena irakasgairako ezarritakoak.

F2104442

Iragarkiaren kodea: F2104442