106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak
9/2026 FORU LEGEA, maiatzaren 20koa, Artxiboei, Dokumentu Kudeaketari eta Dokumentu Ondareari buruzkoa.
10/2026 FORU LEGEA, maiatzaren 20koa, itunpeko unitateak luzatzeari eta funts publikoz sostengatutako ikastetxeetako eskola-unitate bakoitzeko gehieneko ikasle-ratioa oro har jaisteari buruzkoa.
8/2026 FORU LEGEA, maiatzaren 20koa, Nafarroako 2024ko Kontu Orokorrei buruzkoa.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1751/2026 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 525/2026 Ebazpenaren I. eranskineko gai-zerrendan atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko soziologoen zazpi plaza oposizio bidez betetzeko.
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko maiatzaren 13an hartua, zeinaren bidez iraungitzen baita "Tafallan eta Erriberrin La Nava industrialdea handitzeko udalez gaindiko plan sektoriala (UGPS)", Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua.
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko maiatzaren 13an hartua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campuseko udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko espedientea. Eremua Iruñeko udal-mugartean birmugatzeari eta zortasun aeronautikoen araudia eguneratzeari buruzkoa da espedientea, eta Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak aurkeztu du.
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko maiatzaren 13an hartua, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio "Azalera handiko saltokien industrialdea, Caparroson" izeneko udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko espedientea izapidetzeari. Lurzatien erabilera eta eraikigarritasun-baldintzak aldatzeari eta eremua birmugatzeari buruzkoa da espedientea, besteak beste, eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak sustatu du.
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko maiatzaren 13an hartua, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio "Tuteran unibertsitate publikoa jartzea" udalez gaindiko plan sektoriala eta plan sektorial horren 1. sektoreko plan berezia aldatzeko espedienteen izapidetzeari. Planaren eremua birmugatzeari edo 1. sektoreko azalera murrizteari buruzkoak dira espedienteak, eta Hezkuntza Departamentuak sustatu ditu.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1753E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita etxebizitza kolaboratiboak sustatzeko dirulaguntzen 2026ko deialdia. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 903426.
432/2026 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen 2026ko deialdia onesten baita Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko. DDBN kodea: 904036.
303E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, oinarri arautzaileak onesten dituena dirulaguntza deialdi baterako, zeinaren bidez laguntzak ematen baitira honako hauei egin zaizkien tratamenduak osatzeko: hartutako kalte zerebralak edo antzeko patologia neurologikoak dituzten haurrei eta 23 urtetik beherako helduei, edo 23 eta 26 urte bitarteko helduei, baldin eta 23 urte bete aurretik %65eko desgaitasun maila edo handiagoa aitortu bazaie, aintzat hartuta bi kasuetan 18 urte bete baino lehen egon behar dutela diagnostikatuta. Tratamenduek 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean (biak barne) eginak behar dute. DDBN kodea: 905910.
20/2026 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, 2026an Nafarroako arrantza-barruti publikoetan eta espezie exotikoen kontrol-tarteetan arrantza-zaindariak kontratatzeko laguntzen deialdia onesten duena. DDBN kodea: 904925.
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
102/2026 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita "Iturgintza, berokuntza, girotzea, suteen prebentzioa, gasa eta antzekoak" sektoreko hitzarmen kolektiboko soldatak berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
62C/2026 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila Essity Operations Allo enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa.
81C/2026 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Elortzibar Servicios Deportivos SL enpresaren hitzarmen kolektiboa.
83C/2026 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako elikagaien merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
87C/2026 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako Ingurumen Kudeaketa SA enpresaren Berdintasun Plana erregistratzea.
93C/2026 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nuestra Señora de la Caridad ospitalea enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
94C/2026 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako ardogintzaren industrien sektoreko hitzarmen kolektiboko soldatak 2024-2025 urteetarako berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
AKATS ZUZENKETA, Maquinaria y Servicios Eca SAL enpresaren lan hitzarmen kolektiboan.
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko maiatzaren 13an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizial batzuk eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko maiatzaren 13an hartua, kanal baten erreserba aldatzen duena ETB1 ON kanal berrirako, gaur egun ETB3ri esleitutako Nafarroako tokiko LTDko barruti bakoitzean, erreserbatutako espazioaren erabilerari eutsiz.
160E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita basafaunako espezie jakin batzuek abeltzaintza estentsiboan eragindako kalteen ordainketa.
197/2026 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2026-2027 ikasturteko egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta ikasgeletan emanen diren irakaskuntzetarako eta ikastetxe publiko baimenduetan emanen diren Helduen Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako eta erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetara sartzeko ikastaroetarako.
246/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena 2026-2027 ikasturtean Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza irakaskuntzei dagokien eskola egutegia prestatzeko.
259/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitatean Diseinuko goi mailako arte irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen eskola egutegia 2026-2027 ikasturterako, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrura egokituta.
260/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko musikako lanbide irakaskuntzek eta dantzako irakaskuntza ez-arautuek 2026-2027 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko.
261/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitatean Musikako goi mailako arte irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen eskola egutegia 2026-2027 ikasturterako, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrura egokituta.
95/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Lizoainibar-Arriasgoitiko, Longidako eta Urrotz-Hiriko udal mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita. Espedientearen kodea: SAT11273.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Izangaien zerrenda bat eratzea, haur-hezitzaileen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko
Izangaien zerrenda bat eratzea, hautaproben bidez, ari daitezen lantokiko monitorearen eta/edo udal lantaldeko 1. mailako ofizialaren lanpostuan, aldi baterako kontratuarekin
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Kirol jardueretarako prezio publikoak 2026rako
ANTZIN
Karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak 2026rako
ANTSOAIN
0000048-2026 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Udalaren jarduterik ezaren aurka, ez ordaintzeagatik 2021eko urriko, azaroko eta abenduko fakturak
ARANO
Ur horniduraren tasaren aldaketa. Behin betiko onespena
BARAÑAIN
Jarduera-lizentzia ematea. Garajea
Jarduera-lizentziaren eskaera. Erregai-zerbitzugunea
Goranzko doikuntzak, 2026ra luzatutako aurrekontuan (3/2026 aurrekontu-aldaketa). Behin betiko onespena
BARILLAS
1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
BAZTAN
Herri-ondasunen aprobetxamendu eta erabileragatik ezarritako eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena
BEIRE
1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
BERA
Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena
BERIAIN
25/02245 gora jotzeko errekurtsoa, 2026ko ibien behin-behineko erroldan sartzeari buruzkoa
BERRIOBEITI
Aldaketa, Eskaeraren araberako garraioa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Aldaketa, Kirol eremuak eta pilotalekuak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Aldaketa, Udalaren kirol instalazioetako barne araubidearen erregelamenduan. Hasierako onespena
CAPARROSO
Lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2026ko lehen seihilekoa
Tasak, prezio publikoak eta herri-lurren kanona borondatez ordaintzeko epea. 2026ko lehen seihilekoa
CORELLA
Herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak, Udalaren eta partikularren artean. Jendaurrean jartzea
Cierzo eta Argenzón mendietako herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak. Jendaurrean jartzea
LIZARRA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Kultur jardueren zentroa
Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 38. lurzatian (Valmayor kalea). Behin betiko onespena
GESALATZ
Aldaketa, Hirigintza-jarduketen tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
UHARTE
Jarduera-lizentziaren eskaera. Arroparen eta osagarrien salmenta
IRURTZUN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Zurezko bilgarrien fabrikazioa
LEITZA
Jarduera lizentziaren eskaera. Gizentze puntua, modalitate estentsiboan
MURCHANTE
Jarduera-lizentziaren eskaera. Energia berriztagarrien instalazioei lotutako materiala biltegiratzea eta aurrez landutako landare olioak ontziratzea eta etiketatzea
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ekoizpen propioko pistatxoen lehen mailako egokitzapena
OLAIBAR
2026rako karga-tasak
OLAZTI
Barne araudia indargabetzea
IRUÑA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Lezkairuko ARS-3 banaketa areako L23 oinarrizko unitatean. Behin betiko onespena
Aldaketa, Iruñeko Lehen Zabalguneko Hiri-jarduketarako eta Babeserako Plan Berezia, 2. poligonoko 235. lurzatian. Behin betiko onespena
Aldaketa, "Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia" plan partzialean (UI-II-ko S1 sektorea, 7. poligonoko 2648., 2649. eta 2650. lurzatiak). Hasierako onespena
ERROMANTZATUA
Aldaketa, Udaleko kale izendegian. Hasierako onespena
SAN VICENTEKO KONTZEJUA
1/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
SESMA
Plan ekonomiko-finantzarioa 2026-2027rako. Onespena
TIRAPU
Lankidetza-hitzarmena, Izarbeibarko Mankomunitatearen eta Tirapuko Udalaren artean, euskara kanpainak kudeatzeko 2026an
TUTERA
Borondatez ordaintzeko epea: hiri-kontribuzioaren 2026ko lehen eta bigarren seihilekoei dagokien kuota eta 2026ko landa-kontribuzioari dagokiona
ULTZAMA
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2026ko lehen seihilekoa. Borondatez ordaintzeko epea
ELORTZIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen barnealdea birtapizatzeko tailerra
VALTIERRA
Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren aukerako hobariak arautzen dituena. Hasierako onespena
ZIZUR NAGUSIA
Zirkulazioaren gaineko 2026ko zerga. Borondatez ordaintzeko epea
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
Txartelak eskatzea oilagorrak ehizatzeko. 2026-2027 denboraldia
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
Aldaketa, Pista eta bide publikoen erabilera eta haien gaineko mantentze, zaintze eta hobetze lanengatik ordaindu beharreko tasa arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
2025eko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena