106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2026ko maiatzaren 19an egindako ezohiko batzarrean, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen 2026ko plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantillaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Zangozan, 2026ko maiatzaren 20an.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2607452