2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren aukerako hobariak arautzen dituena. Hasierako onespena
2026ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Valtierrako Udalaren trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren aukerako hobariak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Valtierran, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2607403